Borrar
Itxaro Borda, «Hitzetik hortzera»n..

Itxaro Bordarekin solasean, igande honetan, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Idazleak harreman estua du bertsoarekin. Hainbat bertso sorta, kopla eta olerki argitaratu izan ditu, eta plazan ere kantatu izan du, nahiz eta bere alderdi hori ez den hain ezaguna. Bera hobeto ezagutzeko aukera, beraz, 22.30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Zurekin

Larunbata, 14 azaroa 2020, 21:16

Comenta

Baionako Atalante zineman elkartuko da Itxaro Bordarekin asteburu honetako 'Hitzetik Hortzera' saioa, ETB1en eta eitb.eus-en. Txiki-txikitatik hasi zen idazten baionarra; bere ibilbidean hainbat poema liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu. Prentsako kolaboratzailea eta Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat ere bada, beste hamaika proiekturen artean.

Programatik nabarmendu dutenez, bertsolaritzak nabarmen eragin du idazlearen bizitzan. Esate baterako, 'Itxaro' izena bere lehenengo bertso sorta argitaratzeko aukeratutako izengoitia da, familiari gehiegizko azalpenik ez emateko asmatu zuena. Itxaro Borda bertsotan entzuten den grabazio bat ere eskuratuko dute Ernest Alkhaten bidez, 1978ko Aiherrako Aberri egunekoa.

Ermuako, Larrabetzuko eta Mungiako bertsoak

Gai umoretsu zein serioak landuko dituzten bertsoaldiak entzuteko aukera ere eskainiko du saioak Ermuako, Larrabetzuko eta Mungiako jaialdiei esker: «bertsolariak barrez lehertzen ikusteko eta entzuteko aukera izango da igande honetako saioan».

Bestalde, Jose Antonio Ostolaza, ''Rubio', Markina-Xemeingo bertsozalea ezagutuko dute. 1988. urtean EITBn Sebastian Lizasok eta Xabier Amurizak osatuko zuten saio bat aurkeztuko du bertsoaldi kutunari dagokionez. 'Hitzetik Hortzera' saioaz gozatu nahi baduzu beraz aukera daukazu igande honetan, 15.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Itxaro Bordarekin solasean, igande honetan, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Itxaro Bordarekin solasean, igande honetan, 'Hitzetik Hortzera' saioan