Borrar
Kanaldude Orange 358, Bouygues 339 eta Free 948 kateen bitartez eskainiko dute. KANALDUDE.EUS

Iparraldeko euskarazko Kanaldude web telebistak etxekoetara salto egingo du,

Hemendik aurrera Ipar Euskal Herriko herritarrek Free, Boygues eta Orange internet hornitzaileen bidez ikusi ahal izango dute kate hauxe egunean 24 orduz

Unai Sarriugarte

Sábado, 6 de mayo 2023, 22:28

Comenta

Iparraldeko euskarazko Kanaldude web telebistak etxekoetara salto egingo du, 24 orduko emisioa eskainiaz. Izan ere, hemendik aurrera Ipar Euskal Herriko herritarrek Free, Boygues eta Orange internet hornitzaileen bidez ikusi ahal izango dute kate hauxe. Gainera, egunotan lanean ari dira SFR-en bitartez ere eskaini ahal izateko. Telebistara saltoa ematearekin batera, webgune berria estreinatu dute, kanaldude.eus. Ikus-entzuleek nahieran edukiok kontsultatzeko plataforma intuitiboago bat izango dute beren eskura, baita bideoen kalitate hobea bermatu ere.

Era berean, webgunearen azpiegituran ere onurak ageri dira, unean uneko ikusle gehiago jaso ahal izango dituelarik. Horrez gain, Kanaldude Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean dabil, adimen artifizialaz baliatuz berehalako euskarazko azpi-idatziak sortzeko ahaleginean.

Kanaldude telebistaz gozatu nahi duten ikus-entzuleek hauxe etxean ikusteko box-a berrabiatu beharko dute. Hortaz, aldaketok jada eginda automatikoki ikusi ahal izango da Kanaldude Orange 358, Bouygues 339 eta Free 948 kateen bitartez.

Kanaldude Aldude herrian (Nafarroa Beherea) 1997an jaiotako euskara hutsezko komunikabidea dugu, gaur egun lurralde historiko berbereko Bidarrai herrian egoitza aurkezten duena. Telebista proiektu hauxe Aldudarrak Bideo kooperatibak sortu zuen.

Telebistaren lehendabiziko uneetan hilero ateratzen zen bideo-kazeta zen. Bere jaiotzatik Ipar Euskal Herriko ahalik eta eremurik zabalenera heltzeko igorgailuak ezartzeari ekin zioten, 2006. urtean Nafarroa Beherea ia osoan ikusi ahal zelarik. 2007. urtetik emankizunak interneten ere daude ikusgai.

Euskarazko hedabide eta ikus-entzunezkoen gorakada

Kanaldudez gain, gero eta gehiago dira euskarazko edukiak eskaintzen dituzten konpainia eta kateak. Netflix bezalako streaming plataformetan asko dira euskaraz estreinatzen ari direnak, baita euskaldunen hizkuntzara bikoiztutakoak edota euskaraz azpititulatutakoak ugariagoak izan ere.

Iazko udaberrian, esaterako, Netflixek 70 telesail eta film euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartu zuen bere gain. Egiteke oraindik asko geratzen den arren, euskarazko ikus-entzunezkoen alde emandako aldaketa positibo hauxe euskal herritarrek abian jarritako Pantailak Euskaraz edota Netlix Euskaraz egitasmoen lan eskergaren fruitu da, denbora dexente baitaramate borrokan euskarazko edukien maila areagotzearen aldeko erronkan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iparraldeko euskarazko Kanaldude web telebistak etxekoetara salto egingo du,

Iparraldeko euskarazko Kanaldude web telebistak etxekoetara salto egingo du,