Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Donibane Lohitzunen, esaterako, «Itsasotik» azoka tradizionala ospatuko dute apirilaren 5etik 9ra bitartean. IÑAKI MAKAZAGA

Ipar Euskal Herriak Aste Santuaz gozatzeko hainbat aukera eskainiko ditu

Izan ere, azoka gastronomiko eta tradizionalez, arropa merkatuez, musika emanaldiez edota ibilbide gidatuez gozatu ahal izango da egunotan

Unai Sarriugarte

Martes, 4 de abril 2023, 12:40

Comenta

Ipar Euskal Herriak Aste Santuaz gozatzeko hainbat aukera eskainiko ditu, bai kostaldean eta baita barnealdean ere, non hainbat jarduera landuko diren. Izan ere, azoka gastronomiko eta tradizionalez, arropa merkatuez, musika emanaldiez edota ibilbide gidatuez gozatu ahal izango da egunotan.

Baionak Urdaiazpiko Azoka egingo du apirilaren 6tik 9ra bitartean. Artisau ekoizpen hauxe Erdi Arokoa dugu eta gaur egun bitarte luzatu da, izugarrizko kalitate maila altuarekin. Hortaz, lau egunez bertako ekoizleen urdaiazpikorik onenaz gozatu ahal izango da Lapurdiko hiriburuan.

Donibane Lohitzunen, aldiz, 'Itsasotik' azoka tradizionala ospatuko dute apirilaren 5etik 9ra bitartean. Bertan itsasoko produktu freskoak izango dituzte ardatz, tailer ugari landuko dituztelarik, itsasoko produktuen dastaketa, tarteko.

Eguraldi ona iristearekin batera, zaharkinen merkatuek beren jarduerari ekingo diote berriro aste hauetan, egutegian bi hitzordu nagusirekin. Lehena Arrangoitzen izango da, Makilen Merkatuarekin, apirilaren 5etik 9ra, 80 antikuario baino gehiagoren eskaintzarekin. Frantzia hegoaldeko hitzordu esanguratsuenetako bat dugu hauxe, antzinako altzari, art decó eta baita arte garaikideko artelan sorta handi batez gozatzeko parada ezinhobea ere.

Era berean, Biarritzen Bellevue azoka landuko dute, apirilaren 7tik 10era, vintage, dekorazio, arropa eta arte garaikideko proposamen ugari aurkitu ahal izango dituztelarik bertaratzen direnek. Gainera, Ezpeletak bere txanponaren 10 urteak ospatuko ditu. Eusko Egunaren baitan, musika emanaldiak, ibilbide gidatuak eta haurrentzako jolas tailerrak gauzatuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ipar Euskal Herriak Aste Santuaz gozatzeko hainbat aukera eskainiko ditu

Ipar Euskal Herriak Aste Santuaz gozatzeko hainbat aukera eskainiko ditu