Borrar
Ibone Bengoetxea eta aurkezpenean parte hartu duten beste eragile eta ikasle batzuk. Irekia

Ingura euskara online ikasteko plataformak A2 mailako edukiak gehitu ditu

Ibone Bengoetxea pozik agertu da aurkezpenean, «esparru ezberdinetan euskararen erabileran aurrera egiten jarraitzen dugulako»

Ostirala, 3 urria 2025, 14:03

Comenta

Euskara online ikasteko iaztik martxan dagoen Ingura plataformak edukiak berritu ditu orain. Sistema honi esker, «edonon, edonoiz eta eroso» hainbat gailuren bidez euskarara hurbiltzeko aukera dute ikasleek, eta hemendik aurrera A2 mailan ere trebatu ahal izango dira. Urrats esanguratsua da, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi duen bezala, «aisialdian, lanean, etxean eta harreman sozialetan euskararen erabileran aurrera egiten jarraitzen dugulako».

Ostiral honetan Euskalduna Jauregian egin den aurkezpen ekitaldian euskara ikasi edo gure hizkuntzan trebatu nahi dutenak animatzeko aprobetxatu du, «eremu digitalean sarbidea erraztu nahi diegula» gogoraraziz. Ildo horretan, nabarmendu du Ingurak «ingurune irisgarria, malgua eta erakargarria» eskaintzen duela, «edozein pertsonak hizkuntza ikasten hasteko edo aurrera egin dezan».

Datu aipagarrienen artean, Bengoetxeak azpimarratu du munduan 44.184 euskara ikasle daudela gaur egun, eta Eusko Jaurlaritzak kopuru hori handitzea espero duela tresna berri horri esker. Izan ere, 14.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute plataforma berria, euskaltegiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ere ematen duena.

Baina nola funtzionatzen du Ingurak? Bada, erabiltzaileek 4 hizkuntzatan jaso dezakete informazioa (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta 5.000 jarduera eta ariketa baino gehiago egin ahal izango dituzte, ahozko adierazpena, idazketa, gramatika, hiztegia eta eduki kulturala barne. Gainera, 140 egoera-bideo eta140 azalpen-bideo izango dituzte eskura, ikasleak hasiera-hasieratik hitz egiten jartzen dituen hizkuntza natural eta hurbilarekin.

Maila berriak eta teknologia berritzaileak

Prentsaurrekoan jakinarazi da, halaber, Inguraren garapenak datozen urteetan ere jarraituko duela , «maila berriak gehituz eta hobekuntzak txertatuz», hala nola, Itzuli itzulpen automatikoko teknologia ekarriz eta ahots, tutore eta mintzalagun birtualen bidez ebatzitako jarduerak edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako plataforma egokituz, garapen teknologiko eta didaktiko espezifikoekin.

Bukatzeko, Ingura HABEk, Nafarroako Gobernuak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Europar Batasunak bultzatutako proiektua dela esan dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ingura euskara online ikasteko plataformak A2 mailako edukiak gehitu ditu

Ingura euskara online ikasteko plataformak A2 mailako edukiak gehitu ditu