Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Baionan euskal ikasketetako master eta doktoregoko ikasketak uztartzen dira. TWITTER IKER

Iker euskal ikerketen lapurtar zentroak 20. urteurrena ospatu du

Frantzian euskara eta euskal testuen azterketan espezializatutako gune bakarra da hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 15 azaroa 2019, 22:02

Comenta

Iker euskal ikerketen lapurtar zentroak 20. urteurrena ospatu du. Hauxe Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) Baionako campusean kokatuta dago eta Frantzian euskara eta euskal testuen azterketan espezializatutako ikerketa gune bakarra da.

Ipar Euskal Herriko zentro hau Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibertsitatearen eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) gerizpeko azterketa gune mistoa da.

Ikerketa gune honek euskararen ikertzaile eta irakasleak barnebiltzen ditu. Bertan ere euskal ikasketetako master eta doktoregoko ikasketak uztartzen dira. Iker Frantziako euskal ikerketak batu, sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen 1999. urtean. Egun azterketa zentro hau Europako euskararen eta euskal testuetan espezializatutako erakunde garrantzitsuena izateaz gain, Estatu Batuetan eta Kanadan ere gune esanguratsuena da.

Bertako ikerketak hizkuntzalaritzaren esparruan sendo finkatuta daude. Izan ere, euskarak historiografia linguistiko europarrean kokagune berezia aurkezten du. Euskararen ikerketa eta hizkuntzalaritza Iker-eko ikerketaren indargune nagusiak dira. Era berean, UMRaren bigarren ikerketa-ardatz garrantzitsuena testuen eta euskal literaturaren azterketa da.

Zentro honek lotura estua aurkezten du Hego Euskal Herriko ikerguneekin. Harreman zuzen-zuzenak dituzte Gasteizko Letren Fakultateko hizkuntzalaritza masterrarekin eta euskal filologiako graduarekin. Ez bakarrik formakuntza mailan, baita zenbait laborategirekin ere. Are gehiago egun Hirigune Elkargoaren laguntzari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iker euskal ikerketen lapurtar zentroak 20. urteurrena ospatu du

Iker euskal ikerketen lapurtar zentroak 20. urteurrena ospatu du