Borrar
'Azalberritze bat' de la escritora Esti Martínez Díaz de Cerio.

Identitatea garatu

Igandea, 29 uztaila 2018, 23:39

Esti Martinez Diaz de Ceriok euskal literaturan beren lekua bilatzen duten idazle gazteen azken belaunaldiko ordezkaritzat hartua izateko ezaugarri guztiak ditu. Funtsezkoena, adinak erreferentzia munduan duen eragina. Belaunaldi honetako partaideak ez dira kokatzen euskal literaturaren une fundazionalean, dena egiteke eta egiteko zegoen momentuan. Idazle hauek bere ibilbidea (sendoagoa edo ahulagoa, baina ibilbidea azken finean) egiten ari den literatura bat dute aurrean. Literatur erreferentziak euskaraz jaso ahal izan dituzte, eta beraien mundua identitate berriak garatu behar direneko esparru moduan aurkezten zaie. Testuinguru honetan ulertu behar da idazle honek argitaratu duen poema liburua, 'Azalberritze bat' izenburua duena.

Izenburua eta liburuaren hasieran agertzen den poema moduko testu laburra asmoen aldarrikapena izan daiteke, identitatea bilatzearekin erlazio zuzena duena. Izan ere, testu labur horretan adierazten da azala aldatu behar dela hazten jarraitu ahal izateko. Identitatearekin erlazionatzen badugu irudi hau, interpretazioak gardena dirudi: barrukoaren eta azalekoaren arteko tentsioa gainditu behar da norberak bere izaera garatu ahal izateko. Hasierako irudi honekin batera, badago liburuan zehar nabarmentzen den beste kontrajarpen bat, ideia horretan sakontzeko balio dezakeena, ikuslea eta ikusia aurrez aurre jartzen baititu kontrajartze horrek. Era desberdinetan interpretatu daiteke hau, baina zein ere baitira ulertzeko moduak, leku berberera eramaten dute, izaerari buruzko kezkara. Subjektuaren eta objektuaren arteko talka moduan interpreta daiteke, adibidez. Eta begiradaren azpian objektuaren izaera subjektuek azaleko irudia kontuan hartuta horri buruz eraikitzen duten suposizioa delarik, berriro ere benetako izaeraren eta azaleko izaeraren arteko tentsioarekin egiten dugu topo.

Honen guztiaren atzean, oinarrizko galdera: zer gara gu?, besteek guregandik jasotzen duten irudia ala geure baitatik sortzen den izaera? Denbora ere oinarrizko faktorea delarik, 'ni' poetikoa dialektika horretan mugitzen da, bere lekua aurkitu nahirik, identitate likidoak nagusi diren mundu honetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Identitatea garatu

Identitatea garatu