Ibilaldia Burnizko Hesian murgilduko da larunbat honetan, historian salto bat eginez
DBHko ikasleak izango dira eguneko protagonistak eta garaiko kultur adierazpenak aztertuko dituzte taldeka. Garai hark gugan izan zuen eragina landuko dute
Burnizko Hesian murgilduko da larunbat honetan Ibilaldia, Gerra Zibileraren garaira egingo duena historian salto. Aurtengo edizioak ez du bere amaiera oraindik idatzi, haren taupadak oraindik entzun daitezke, gure artean jarraitzen duelako. Hainbatetan errepikatu dute aurtengoa ezberdina izango zela, egungo egoerak baldintzatua. Alde batetik, pasa den igandean ospatu zen egun handian ez zelako ez guneen arteko ibilaldia egiteko aukerarik izan, ezta kontzertu handirik egin ere. Eta horri lotuta, beste aldaketa bat gehitu zen, egun ezberdinetan 'zatituko' zela programa izango zela adierazi zuten antolatzaileek, adin tarte guztiek Ibilaldiarekin disfrutatzeko aukera izan zezaten.
Publicidad
Noticia Relacionada
«Euskarak eta ikastolek Ibilaldia bezalako ekimenen beharra dute»
Eta hona hemen, DBHko ikasleei zuzendutako egitasmoa. «Bizkaiko ikastolei unitate didaktiko bat pasa zaie, non Gerra Zibilean sortutako hesiaren aitzakia hartuz, garai hartako hainbat pasarte eta arte adierazpen jaso dituzten gaur egunera ekartzeko. Ekainaren 5ean ekarpen guzti horiek aurkeztu nahi dira», azaldu zuen Xabier Ugaldek, Ander Deuna Ikastolako zuzendariak, aurtengo edizioaren programaren aurkezpenean. Burnizko Hesiaren topaketa hau Bizkaiko eta Laudioko ikasleen Orientzio-Jolas eta joko eta Arte adierazpenen topaketa bezala aurkezten da; gogoratu beharra dago aurtengo Araba Euskarazen edizioa Laudioko ikastolak antolatuko duela eta ekainaren 20an ospatuko dela.
Topaketa hau diseinatzeko protagonistak ikasleak izan dira. Faxistek emandako estatu kolpea abiapuntu, ikasleek garai hartako adierazpen kultural desberdinak taldeka aztertuko dituzte, garai hark gugan izan duen ondorioa lantzeko gero. Garai hartako jolas eta jokoak ere ezagutuko dira, eta, hori aitzaki bezala hartuta, joko berriak proposatuko dira. Jardunaldiari orientazio proba batekin emango zaio amaiera. Egun honetan egingo diren ekintzak aurrera eramateko, 15 lagunen laguntza behar dute, gunearen azpiegiturak antolatu eta prestatzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión