Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
'Fleabag' telesaileko protagonistak 'Globos de Oro' sarien banaketan. REUTERS / Mike Blake

Hollywood-eko filmeetan inoiz baino emakume protagonista gehiago izan ziren iaz

San Diego-ko Unibertsitateak urtero ikertzen du emakumezkoen presentzia telebista eta filme garrantzitsuenetan. 2019. urtean pelikulen %40an rol nagusienetan agertu ziren

Viernes, 10 de enero 2020, 22:24

60-ko hamarkadako pelikuletan ez zen emakume protagonista askorik. Western motako filmetan, esaterako, etxean geratzen ziren umeak zaintzen gizonezkoek sekulako abenturak bizitzen zituzten bitartean. Zorionez gauzak aldatu egin dira eta 2019. urtean Hollywood-eko filmetan emakume protagonisten errekorra hautsi zen.

Publicidad

San Diego-ko Unibertsitateak urtero ikertzen du emakumeen presentzia telebistan eta filmetan 'Its a Mans (Celluloid) World' ikerketaren bitartez. Iazko txostenean konturatu ziren Estatu Batuetako film nagusien %40an emakumezko protagonista bat gutxienez agertzen zela, aztertutako zifra nagusiena 2002an ikerketa hau hasi zenetik. Gizonezkoen kasuan, haien presentzia %43a da. Faltan dagoen %17an garrantzi berbera izan zuten gizonek eta emakumeek.

Ikerketak urteko ehun film arrakastatsuenak aztertzen ditu, 'Box Office Mojo' web orriaren datuak erabiliz. Haien artean 'Los Vengadores: Edgame', 'Joker' eta 'Maléfica: Maestra del mal' daude, besteak beste. Emaitzak ez dira hain onak emakumezko pertsonaia horien garrantzia kontuan hartzen bada. %37a bakarrik izan ziren ezinbestekoak istorioaren garapenerako 2019ko filmeetan. Hala eta guztiz ere, 2018ko emaitzekin konparatuz emakumeen papera zinemaren munduan asko hobetu da.

Idazle eta zuzendariak

Hobekuntza horretan funtsezko rola izan dute kameraren atzean kokatzen diren emakumeak: zuzendariak eta idazleak. Beraiek zuzendutako edo sortutako pelikulen %58an neska protagonistaren bat zegoen. Gizonezkoak arduradunak izan zirenean %30a besterik ez ziren izan.

Telebistan oso deigarria izan da 'Fleabag' telesailaren kasua. Phoebe Waller-Bridgek idatzia, emakumeentzako pentsatutako showa da. Gainera idazlea bera istorioaren protagonista da. Telesaila Fleabag-en bizitzaren inguruan garatzen den tragikomedia da. Hogeita hamar urteko neska da Fleabag, sexu menpekotasuna eta gatazka emozional asko ditu: bere lagunik onena bere buruaz beste egin du, ez du harreman esturik bere familiarekin... 'Globos de oro' sarietan komedia onenaren saria irabazi zuen Phoebe Waller-Bridgek. Izan ere, 'Fleabag' 2019. urteko telesai onenetarikoen artean dago. Baliteke hamarkadakoetan ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad