Hiru ekintza antolatu dituzte Aramaion, 'Haziaraba in the Mapping' Jaialdiaren barruan
Ekintzak azaroaren 8, 19 eta 20an izango dira, eta 2 eta 6 urte arteko haurrei batik bat zuzenduta daude
Paul Picado
Miércoles, 2 de noviembre 2022, 11:39
Hiru ekintza antolatu dituzte Aramaion, azarorako, 'Haziaraba in the Mapping' izeneko jaialdiaren barruan. Horrela, azaroaren 8, 19 eta 20an izango dira ekintzak, euskaraz, eta 2 eta 6 urte arteko haurrei batik bat zuzenduta daude. Arratsaldean izango dira, eta plaza kopurua mugatua denez, aldez aurretik eman beharko da izena, bertako udaletxean.
Publicidad
Antolatzaileek diotenez, jaialdiaren helburua da kontakizun zirraragarri eta harrigarri bat sortzea, programazio eszeniko soila gainditzen duena, besteak beste, topaketa, kontenplazioa eta esperimentazioa integratzeko.
Azaroaren 8ko lehen ekintza 'Zerupean' izeneko ikuskizun interaktiboa izango da, 2 eta 5 urte artekoei zuzenduta. Bi emanaldi egingo dituzte Kultur Etxean, 16.30ean eta 17.45ean. Berez, ipuin sentsoriala da, eta aktore batek lau izarrek uzten dituzten dohainak erakusten ditu, hala nola, ibaietako ura; argiztatzen duen argia; lurra, koloreekin, eta airea, arintasuna eta bizitasuna adierazten dituena.
Ekintza horretan, heldu batek eta ume batek bakarrik parte har dezakete familia bakoitzeko, eta arropa erosoa eraman beharko dute.
Bigarren ekintza, esan bezala, azaroaren 19an izango da, 'Xokolat' izeneko antzezlana hain zuzen ere. Antzezlanean izaeraz oso desberdinak diren bi lagun elkartu eta egun batean txokolatea probatzea, dastatzea eta gozatzea erabakitzen dute. Azkenean, txokolate tabletak egiten ere hasiko dira. Kasu honetan emanaldia 18.00etan hasiko da, eta 2 eta 5 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Azkenik, hirugarren ekintza, 'Minimach animazioa' izango da, azaroaren 20an, 18.00etan. Besteak beste, Stop motion, 3Dko marrazki bizidunak eta film labur irudiztatuak ikusgai izango dira istorio poetikoz osatuta dagoen programa honetan. Ekintza 2 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión