Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Santa Zezilia egunean geltokiko hall-a auditorio eta kontzertu aretoa bilakatu zen. COAVN BIZKAIA

HIRIGINTZA JASANGARRI BATI BEGIRA

COAVN BIZKAIA

Larunbata, 7 abendua 2019, 22:32

Comenta

Irailean Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak (L.A.G.) baieztatu ziren. L.A.G.etan EAEak lurralde plangintzan eduki beharreko gidalerroak azaltzen dira. Ildo hauetan kontzeptu berri batzuk agertzen dira, hirigintza jasangarri bati begira hiriko plangintza dinamiko eta argi bat bultzatuz. Aldaketa baten zain dauden espazioak erabiltzeko posibilitatea baieztatzen duten hiru kontzeptu, hain zuzen: transizioan dauden espazioak, erabilera iragankorrak eta lurraldearen lankidetazko ekoizpena.

Lehen kontzeptua, transizioan dauden espazioak, hutsik edo erabili gabe dauden espazioak dira, bi jarduera edo eta erabilera-uneren transizioa egoteagatik horrela definitzen direnak.

Bigarrenik erabilera iragankorrak daude. Erabilera gabeko edo epe txikian konponbide bideragarririk ez duten espazioak konpontzeko edo aktibatzeko aurkezten diren behin-behineko eta aldi baterako erabilerak dira.

Eta azkenik, lurraldearen lankidetzako ekoizpena. Hauek, herritarrek edo/eta eragileak buru dituzten eta espazioa diseinatze, eraikitze eta kudeatze aldera elkarsorkuntza eta elkarkudeaketako logiketatik ohikoen paraleloak diren formulak proposatzen dituen esku-hartzeak edo espazioaren eraldaketa prozesuak artikulatzeko orduan baliatzen diren ereduak dira.

Transizioan dauden eraikinak

Honetan oinarrituz eta momentu honetan Bilbon H.A.P.Oa garatzen ari delarik, leku interesgarri asko agertzen zaizkigu praktikan kontzeptu berri hauek egiaztatzeko eta transizioan dauden eraikin edo tokiei erabilera iragonkor eta lankidetzan oinarritutako ekoizpen baten bidez erabiltzen jarraitzeko. Erabilera iragankorrek, erabilpen berriak diseinatu, saiatu eta baieztatzea posibilitatzen dute, behin betiko erabilerak erabaki baino lehen. Lankidetza-kudeaketaren bitartez lurraldearen erabilerei erantzun partekatu bat eman ahal zaie hiritarren eta instituzioen arten, espazioen garapen kolaboratiboa lortzeko helburuarekin.

Eraikin horietako bat Atxuriko geltokia izango lirateke. Asko hitz egin da auzoko geltokiaren erabilerari buruz. 2018 urtean zehar, Lokomotorak elkarteak, Atxuriko auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, prozesu partehartzaile ireki, barneratzaile eta zehatz bat martxan jarri zuen, geltokiak izan zitzakeen erabilpenak definitzeko. Atxuriko auzotarrek, bertako elkarte eta eragileek, García Rivero eskolak, etab. parte hartu zuten prozesuan. Horrela, haien iritzia eman zuten 800 biztanleek (300 era zuzenean eta 500 zeharkako era batean) bat datoz geltokiak aukera ezinhobea eskaintzen duela auzoak eta eskolak dituzten azpiegitura eta ekipamendu beharrak asetzeko. Prozesu zainduta eta ondo kudeatuta izan da, profesional askok gidatua; soziologoak, arkitektoak, kazetariak, maixu eta andereñoak, unibertsitateko irakasleak, etab. Beti ere hiritarrak, ikasleak, eta auzoko erakunde askok sustengatua.

Prozesu honen adibide bezala, Santa Zezilia egunean geltokiko hall-a auditorio eta kontzertu aretoa bilakatu dute eskolak, auzoak eta Lokomotorak elkarteak. Lankidetzaren bitartez eta erabilera berri eta iragankor batekin espazio bat nola eraldatu daitekeen eredu arrakastatsua izan da. Izan ere, espazioa eraldatu gabe eta erabilera berriak emanez, modu eraginkorrean eraikinaren parte hau erabiltzen jarraitzea lortu da. Azken finean, eraikinak erabiltzeko irudikatzen, diseinatzen eta eraikitzen dira eta gero eta gehiago erabiliz gero amortizatuagoak izango dira. Horrela, esperientzia honek frogatzen du erabilera arduratsu batekin eta hiritarren eta erakundeen arteko kudeaketa koordinatu baten bidez, ondarearen baliabideak zaindu eta zabaldu ahal direla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo HIRIGINTZA JASANGARRI BATI BEGIRA

HIRIGINTZA JASANGARRI BATI BEGIRA