Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats atzeratuko ditu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak
Saminez hartutako erabakia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, baina euren ustetan, uneotan gizateria eta gizarte mailako beste lehentasun batzuk daude
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 4 de abril 2020, 11:51
Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia atzeratuko ditu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Saminez hartutako erabakia izan dela nabarmendu dute, baina euren ustetan, uneotan gizateria eta gizarte mailako beste lehentasun batzuk daude. Hortaz, euskal nahiz espainiar osasun egoera orokorra aldatu arte ezingo dute edonolako ospakizunik egin.
Publicidad
Udaberrian ospatuko ez badira ere, bertan behera geratuko ez direla gaineratu du Ikastolen Elkarteak. Hori dela medio, hiru jaietako arduradun eta ikastola antolatzaileekin elkarlanean, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz noiz antolatu ditzaketen aztertzen hasiak dira.
Hitzorduak zehazteko datak erabakitzea zaila dela adierazi dute, udazkenean beste bi hezkuntza jaialdi daudelako. Hori dela medio, taldeko erabakiak denbora nahiko eraman beharko du. Hezkuntza jaialdiak beste formatu batzuetara eramateko aukera ere aurreikusi dute.
Halaber, Ikastolen Elkarteak azken aste eta hilabeteotan hiru jaiak udaberrian ospatu zitezen lanean ibili diren boluntario, musikari, kantari, dantzari, pailazo eta artista guztiei euren eskuzabaltasuna eta izan duten inplikazio ikaragarria goraipatu nahi izan dute.
Ikastolak Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bilduta daude. Erakunde honek europar kooperatiba eredua hartzen du. Gaur egun 111 ikastola eta 57.322 ikaslek osatzen dute Euskal Herriko Ikastolen Elkartea. Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea ditu, eta bere inguruaren errealitatera egokituta dago.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión