Borrar
Melbourne-ko Harry Potter. E. C.
Harry Potter deiturarekin bizitzearen abantailak eta desabantailak

Harry Potter deiturarekin bizitzearen abantailak eta desabantailak

ERREPORTAIA ·

Ander RETOLAZA DELGADO

Viernes, 4 de octubre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Harry Potter eta nire deituraren egunerokoak'. Izen bera duten bi pertsonen istorioa honako titulua izan dezake, are gehiago pertsona horiek deitura hori izatearen alde onak eta txarrak bizi izan dituztenean.

«Azken finean ez da hain latza. Elkarrizketetan haria hasteko era apropos bat da», azaltzen du Harry Potterrek. Potter hauxe ez da J.K. Rowling idazleak sortutakoa 1997an, noski ezetz, Erresuma Batuko neurozirujau bat baizik, Manchesterreko Unibertsitatekoa hain zuzen ere.

Dena den, ospea orain dela gutxi lortu zuen, Twitter bidez, honako galdera bati erantzuteagatik; «Kultura popularreko zein produktuk suntsitu du zure ezizena?».

267.000 gustuko eta 33.000 retuit lortu zuen erantzunak: «Ezizenaz gain, deitura osoa ere».

«Tuitak idazten nituen lehenagotik bai, baina nire jarraitzaileen artean baino ez ziren ospetsu. Twitterreko kontua lanerako erabiltzen dut. Nire izenarekin gertatzen zena beste kontu bat zen».

Goian, Manchesterreko Unibertsitateko neurocirujanoa eta bere ikerketa. Hem,en gainean, beste britaniar Harry Potter bat. E. C.
Imagen principal - Goian, Manchesterreko Unibertsitateko neurocirujanoa eta bere ikerketa. Hem,en gainean, beste britaniar Harry Potter bat.
Imagen secundaria 1 - Goian, Manchesterreko Unibertsitateko neurocirujanoa eta bere ikerketa. Hem,en gainean, beste britaniar Harry Potter bat.
Imagen secundaria 2 - Goian, Manchesterreko Unibertsitateko neurocirujanoa eta bere ikerketa. Hem,en gainean, beste britaniar Harry Potter bat.

Honetaz gain, Tuit horrekin bat egin zutenen artean Michael Jackson, David Cameron eta Meg Griffin deitura duten erabiltzaileak topa genezake. Azken izen honek 'Padre de familia' telesaila zela eta lortu zuen ospea (ingeleses, 'Family Guy').

Potter zientzialariaren behaketa emakume haurdunen sistema immunologikoan du oinarri, ostean haurtxoaren nerbio-sisteman zelako aldaketak sortu ahal duten analizatzeko. Hala ere, seriotasun faltarekin tratatu diote hainbatek, haren deituraren testuinguruan.

«Jende mordoa zerbait txarra delakoaren pentsamenduan egon ahal da, baina nire ikuspuntua desberdina da. Gehienek kointzidentzia barregarritzat dute», azaldu zuen Potterrek.

Abantailak

25 urteko Potter gazteak ugaritan erabili du haren izena mozorro gaitzat Halloween egunetan, baina, aldi berean, deitura berak lan arloan hainbat arazo sortu dizkio. Honen harira, behin, bere helbide elektronikoa spam-tzat jo zuen haren ondoan zegoen lankide batek. Hirugarren lagun bati galdetu behar izan zion istorioa sinisteko.

«'Bai, benetazkoa da. Nire ondoan dago eserita', esaten ziola entzun nuen», Potterren esanetan.

Dena den, noizbait, abantailak eman dizkio haren deiturak. Sei urte zituenean familiak etxez aldatu zuen, eta Devon hirian, Ingalaterrako hegoaldean, bizitzen hasi ziren. Egunkari lokalean aritzen zen norbait haren etxera abiatu zen bere argazki bat lortzeko, mago ospetsuaz mozorrotuta zegoelarik.

Hogwarts Express tren turistikoan doako bidai bat lortu zuen argitaratutako artikulua zela eta, pertsonaiaren munduko erreferentziak zituena. «Esperientzia dibertigarria izan zen», adierazi zuen.

Hala eta guztiz ere, beste kontinente batzuetan ere hainbat Harry Potter aurki genezake.

Melbournen, Australian, esaterako, Harry Potter lagun bat bizi da, 20 urtetan txiste berberak jasan behar izan dituela esaten duena.

«Heziketa fisikoan maisu izanik, irakasleen barreak imajinatu dezakezue: 'Quidditch-era jokatuko dugu? (liburuetan azaltzen den joko bat) edota 'zertan zabiltza hemen irakasle? Hogwartsen irakasten egon beharko zinateke! (Harry Potter pertsonaiaren eskola)`. Filmen melodia ere abesten didate korridoretik noanean», esan zuen Potter australiarrak.

«Eguneroko umorearekin bat egiten du. Ez dit axola», gehitu zuen.

Melbourneko Harryk 37 urte ditu eta Yorkshiren, Erresuma Batuan, jaio zen, lehen liburuaren argitalpena baino nahiko arinago. Honekin, haren deitura ospetsua bihurtu zen eguna ahaztezintzat du.

«Gogoan dut Leeds hirian nengoela nire lehen urteko unibertsitate ikasketak jarduten. Kartel handi bat ikusi nuen, lehen filma aurkezten zuena, 2001. urtekoa. Une hartatik aurrera banekien guztia aldatu egingo zela», goraipatu zuen.

«Jendeak ez dit sinisten nire izena esaten dietenean. Barre egiten dute sinpleki. Ez dute uste egiazkoa dela. Mundu guztian ezaguna da Harry Potter, badakite nor den. Txina eta Afrikan egonda nago eta erreakzioa berbera da», azaldu zuen.

Australiarra bere familiaren hirugarren Harry Potterra da, birraitaita eta osaba halaxe deitzen baitziren.

«Zortea duen ohitura familiarra da«, esan zuen. 2018. urtean J.K. Rowling-i idatzi zion Twitter bidez, esanik haren bi alabak, Iris eta Ivy, haren aita are gehiago maitatzen hasi zirela. «Deitura polit eta oso ona« zuela esan zuten.

Hori bai, izen bat erabat ezeztatu zuen Melbourneko Harryk. «Lily pixka bat krudela zela iruditu zitzaidan», esan zuen, magoaren amaren aipamenean.

«Nahikoa daukate nire deituraren inguruan dituzten galderekin jarduten».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios