Borrar
Guztira hamaika izan ziren oholtza gainera igotako bertsolari gazteak. BERTSOZALE.EUS

Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa

Abadiñoko probalekuan igandean, urriak 24, ospatutako finalean orotara euskal lurralde osoko hamaika bertsolari izan ziren aurrez aurre

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 25 urria 2021, 13:37

Comenta

Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa. Txapeldunorde, berriz, Maddi Agirre izan da. Abadiñoko probalekuan igandean, urriak 24, ospatutako finalean orotara euskal lurralde osoko hamaika bertsolari izan ziren aurrez aurre. Xabier Irakulisek egin zituen finaleko gai-jartzaile lanak, Euskal Herritik ailegatutako 200 zaletu baino gehiagoren aurrean.

Guztira hamaika izan ziren oholtza gainera igotako bertsolari gazteak, hala nola, Aetz Etxart (Urdiñarbe, 2004), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Ekain Tolaretxipi (Hernani, 2003), Eki Mateorena (Leitza, 2005), Eukene de los Aires (Gasteiz, 2005), Haira Aizpurua (Sara, 2006), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo, 2003), June Diaz (Algorta, 2005), Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Oneka Arteaga Olasagasti (Kanbo, 2003). Epaile lanetan, aldiz, Ainhoa Sarasua, Aitor Jimenez, Julen Zelaieta, Leire Etxebarria eta Zigor Leunda aritu ziren, baita Eneritz Artetxe idazkari izan ere.

Hasierako agurra gauzatuta, hura ere puntuagarria, bina bertso bota zituzten zortziko handian eta txikian hamaika finalistek. Ariketa hori eginda, bertan puntu gehien irabazi zituztenak igaro ziren hurrengo fasera, Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipi, Haira Aizpurua, Maddi Agirre, Naia Arrizabalaga eta Oneka Arteaga.

Era berean, bigarren zatiko ariketok bakarka jorratu zituzten, puntua emanda lehena, eta gaiarekin bigarrena. Epaileek jada erabakia hartuta, sailkapenaren berri eman zuten. Igor Elortzak jantzi zion Haira Aizpurua aurtengo Eskolartekoaren irabazleari txapela. Aipatu bezala, Maddi Agirrerentzat izan zen bigarren tokia.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen duten bertso egitasmoa da Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa. Aurtengo edizioan Bizkaiko Foru Aldundia, Abadiñoko Udala nahiz Eusko Jaurlaritza izan dira laguntzaile. Ekimenak gazteei jendaurrean bertsotan bat-batean jarduteko aukera ematea du xedetzat, baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa

Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa