Borrar
DAB dantza konpainiaren 'NOEUD' lana.

Gozatu hainbat kale-ikuskizunez Bilboko auzoetan hilabete osoan

'Eszena kalera' programak 32 emanaldi ekarriko ditu irailean: antzezlanak, zirku ikuskizunak...

Astelehena, 1 iraila 2025

Comenta

Bilboko auzoak 'Eszena kalera' Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handienaren lekuko izango dira irailaren 30era bitarte. Irailaren 1eko epe tarte horretan 32 emanaldi izango dira, 17 konpainiaren eskutik. «Gustu eta publiko guztietarako pentsatutako egitaraua osatu dugu, eta zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clownak, dantza, dantza bertikala edo txotxongiloak bezalako diziplina artistiko handiko showak, besteak beste, izango ditugu. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz antzeztuko dira, eta batzuk batzuk elebidunak eta testurik gabeak izango dira», diote.

Astelehen honetan, irailaren 1ean, Zirika Zirkus taldeak 'Eszena kalera' programari hasiera emango dio 'Marietak zirkus' ikuskizunarekin, 19.00etan Indautxu plazan. Antzerki-zirku lana da, non maitasunaren eta elkartasunaren mugak aztertzen diren, umorearen, maitasunaren eta sororitatearen bitartez.

Hortik aurrera, interesdunek beste zenbait ekimenez gozatu ahalko dute, besteak beste, 'Welcome & Sorry' antzerki-ikuskizuna da (irailaren 4an, Panera plazan), 'Hariak Zirkus' harizko txotxongiloen zirkua (irailaren 7an, Belotaza parkean), DAB dantza konpainiaren 'NOEUD' lana (irailaren 11n Ametzola parkean), 'Harritzearen abilezia' magia ikuskizuna (irailaren 12an, Arabella plazan), etab. Esan bezala, azken ikuskizuna La Glo Zirko Dantzaren 'Pyrenne' izango da irailaren 30ean Santutxuko Karmelo plazan 19.00etan.

'Eszena Kalera'ren egitarau osoa doakoa da eta kaleko ikuskizun hauek esparru irekietan goza daitezke, aldez aurretik sarrera edo lekua erreserbatu beharrik gabe.

Edizio honetako kartela.

Egitaraua

  • Irailak 1 19:00etan Indautxu Plazan (Indautxu) ZIRIKA ZIRKUS 'Marietak zirkus' ikuskizunarekin.

  • Irailak 4 19:00etan Panera plazan (Zurbaran) GANSO & CÍA. eta 'Welcome & Sorry'.

  • Irailak 5 19:00etan Gizakundearen plazan (ATXURI) EVA GUERRERO+PROYECTO LARRUA 'Entre cuerpos + Sangre y clorofila' aurkeztuko dute.

  • Irailak 6 19:00etan Funikular plaza (CASTAÑOS) ROJO TELÓN eta 'Telón Gala'.

  • Irailak 7 13:00etan Belotaza parkean (BETOLAZA) PICUENTOS eta 'Hariak Zirkus'.

  • Irailak 7 19:00etan eliza ondoko plazan (OLABEAGA) GOITIBERA eta 'Eraitsi SL' ikuskizuna,

  • Irailak 8 19:00etan Indautxu plazan (INDAUTXU) ORAIN-BI eta 'Mute'.

  • Irailak 9 18:00etan Levante plazan (SAN INAZIO) ROJO TELÓN y 'Rojo Telón Gala'.

  • Irailak 10 18:00etan Ibarrekolanda plazan (IBARREKOLANDA) GOITIBERA eta 'Eraitsi SL'.

  • Irailak 11 19:00etan Zumarraga plazan (SOLOKOETXE) LA GLO ZIRKO DANTZA eta 'Pyrenne'.

  • Irailak 11 19:00etan Ametzola parkean (AMETZOLA) DAB DANTZA KONPAINIA eta 'NOEUD'.

  • Irailak 12 18:00etan Araneko plazan (ARANGOITI) EIDABE eta 'Gora bihotzak. Azken taupadak'.

  • Irailak 12 18:00etan Arabella plazan (ARABELLA) HODEI MAGOAk 'Harritzearen abilezia' ikuskizuna aurkeztuko du.

  • Irailak 12 19:00etan Media Luna plazan (TXURDINAGA) TEATRO FIRULETE eta 'Ovidio bidaiaria'.

  • Irailak 13 13:00etan Media Luna plazan (TXURDINAGA) ZIRIKA ZIRKUS y 'Marietan zirkus'.

  • Irailak 15 17:30ean eta 19:30ean Indautxu plazan (INDAUTXU) ZIRKOZAURREK 'Zirkoteka' (umeentzako zirku tailerrak) eskainiko du.

  • Irailak 15 18:00eetan San Pedro plazan (DEUSTU) HORTZMUGA TEATROA eta 'Agurea, urpekaria eta itsasoa'.

  • Irailak 16 18:00etan Agirre Lehendakari hiribidea 184 (ELORRIETA) HODEI MAGOAk 'Harritzearen abilezia' ikuskizuna aurkeztuko du.

  • Irailak 17 19:00etan Iturriondo plazan (ZURBARANBARRI) HORTZMUGA TEATROA eta 'El viejo, el buzo y el mar'.

  • Irailak 18 19:00etan Ibaizabal Landa plaza (ABUSU) KOILARA TEATRO eta 'La llegada'.

  • Irailak 19 18:00etan frontoian (ALTAMIRA) EIDABE eta 'Gora bihotzak. Azken taupadak'.

  • Irailak 21 19:00etan La Floresta parkean (SAN ADRIAN) TEATRO FIRULETE eta 'Ovidio bidaiaria'.

  • Irailak 23 19:00etan Sabino Arana 50 (BASURTU) GANSO & CÍA. eta 'Welcome & Sorry'.

  • Irailak 23 19:00etan Karmelo plazan (SANTUTXU) HALAKO EZPALA eta 'Motxila'.

  • Irailak 24 19:00etan Gernika parkeko etorbidean (MIRIBILLA) ORAIN-BI eta 'Mute'.

  • Irailak 27 19:00etan eliza ondoko plazan (MASUSTEGI) TEATRO FIRULETE eta 'El viajero y el guardavía'.

  • Irailak 27 19:00etan Mena kalean (ZABALA) HALAKO EZPALA eta 'Motxila'.

  • Irailak 29 18:00etan eskoletako zelaian (URIBARRI) GOITIBERA eta 'Eraitsi SL'.

  • Irailak 30 11:00etan Azoka parkean (ZORROTZA) HORTZMUGA TEATROA eta 'Agurea, urpekaria eta itsasoa'.

  • Irailak 30 13:00etan Uzturre plazan (MATIKO) ORAIN-BI eta 'Mute'.

  • Irailak 30 19:00etan Karmelo plazan (SANTUTXU) LA GLO ZIRKO DANTZA ETA 'Pyrenne'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gozatu hainbat kale-ikuskizunez Bilboko auzoetan hilabete osoan

Gozatu hainbat kale-ikuskizunez Bilboko auzoetan hilabete osoan