Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
euskaltzaindia.eus

'Gordailu', 'Isilik!' eta 'Urrats' aldizkariak, Euskaltzaindiaren webgunean

70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako aldizkari pedagogiko horien kopia digitalak Akademiaren webgunean kontsulta daitezke dagoeneko

Zurekin

Ostirala, 22 abendua 2023, 10:17

Comenta

Euskaltzaindiak 70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako hiru aldizkari pedagogikoren kopia digitalak eskegi ditu bere webgunean, hain zuzen, 'Gordailu', 'Isilik!' eta 'Urrats' aldizkarienak. Izan ere, aldizkari hauen edukiak zabaltzea interesgarria izan daitekeela erabaki du Euskararen Akademiak, eta mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleen eskura utzi ditu, kontsulta arin eta erraza bideratuz. Bide batez, hamarkada zail haietan euskara eta euskal kulturaren alde ibili ziren irakasleen eta euskaltzaleen lana ere ohoratu nahi izan du Euskaltzaindiak.

Argitalpen bakoitzaren zertzelada batzuk eskainiko ditugu. Hasteko, 'Gordailu'. Hainbat irakaslek osatutako kolektibo bat euskararekin eta berrikuntza pedagogikoarekin oso konprometituak zeuden. Besteak beste, 1970-1973 urteen artean aldizkari bat argitaratu zuten ('Gordailu'), osorik euskaraz, gai pedagogikoak landuz ikuspuntu moderno eta aurrerakoi batetik.

Bestetik, 'Isilik!' ere kontsulta dezakegu. Gipuzkoako Ikastoletako Irakasle Elkarteak argitaratu zuen. 1982an publikatu zen lehen zenbakia, eta 1994an azkena. Orotara, 19 zenbaki argitaratu ziren, eta data horretatik aurrera 'Hik hasi' aldizkariak ordezkatu zuen, gaur egun horrela jarraitzen duelarik.

Eta, azkenik, 'Urrats' aldizkariaren nondik norakoak ere kontsulta ditzakegu, nahiz eta, tamalez, oso ibilbide laburra izan zuen. Donostiako Santo Tomas Lizeoak argitaratu zuen, eta soilik bi zenbaki atera ziren, 1978an eta 1979an. Orain, Euskaltzaindiari esker, beraz, hiru aldizkariak kontsulta ditzakegu, erraz-erraz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Gordailu', 'Isilik!' eta 'Urrats' aldizkariak, Euskaltzaindiaren webgunean

'Gordailu', 'Isilik!' eta 'Urrats' aldizkariak, Euskaltzaindiaren webgunean