Borrar

'Ein geinke', Larrabetzu abuztuan ekintza kulturalez beteko duen egitasmoa

Kirol-erakusketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak, bertso-saioak edo antzezlanak dira, beste batzuen artean, prestatutako ekintzak. «Egoera ezohikoan bizi gara, baina uste dugu kultura eta kirol-jarduerak babesten jarraitu behar dugula», dio Udalak

Asteartea, 3 abuztua 2021, 19:16

Comenta

Larrabetzuko Udalak eta Intxurreta elkarteak hainbat ekintza kultural prestatu dituzte, abuztuaren bigarren hamabostalditik aurrera egingo direnak. Udari ukitu berezia eman nahi diote. 'Ein geinke' lelopean, kirol-erakusketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak, bertso-saioak edo antzerkia, beste batzuen artean, agertzen dira auzokide zein bisitarien gozamenerako prestatutako egutegi honetan. «Egoera ezohikoan bizi gara, baina uste dugu kultura eta kirol-jarduerak babesten jarraitu behar dugula. Hori dela eta, eta beharrezkoak diren protokolo guztiak betez, Larrabetzuk kultur ekitaldiak antolatuko ditu datozen egunetan», aurreratu du gobernu taldeak.

Aurreneko jardunaldia abuztuaren 14a izango da. Kalejira (11.00etan) baten bitartez emango zaio hasiera, txistulari talde batekin lagunduta egongo dena. Ordu bat beranduago pilota partida bat ospatuko da, Arrizabalaga-Gaminde eta A. Aldai-G.Aldai bikoteak aurrez aurre jarriko dituena. 18.00etatik aurrera umeentzako ekojolasak izango dira eskolan, Plisti Plastaren eskutik. Eta egunari amaiera emateko, 22.00etan Amak taldeak kontzertua emango du eskolako aterpean.

Hurrengo egunari kalejira batekin emango zaio ere hasiera. 12.00etan dantza erakustaldia egongo da frontoian, Bizkargi Dantza Elkartearen eskutik. Leku berdinean (18.00etan) zirkuantzerkia egingo da, Malas Compañiasen eskutik, 'Prozak' lana aurkeztuko duena. Abuztuaren 16an (18.00) Andoni Agirregomezkortak eta Itziar Urretabizkaiak 'Bost minutun' antzerkia aurkeztuko dute eta gauean (22.00etan) bertso musikatuen txanda izango da, Jone Uria, Jone Larrinaga, Nerea Ibarzabal eta Onintza Enbeitaren eskutik. Abuztuaren 30ean eta 31n eta irailaren 1ean azken hiru jardunaldiak ospatuko dira, umeentzako jolasak, kontzertuak eta antzerkien osagaiak izango dituztenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Ein geinke', Larrabetzu abuztuan ekintza kulturalez beteko duen egitasmoa

'Ein geinke', Larrabetzu abuztuan ekintza kulturalez beteko duen egitasmoa