Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
'Aramaixo Cover' udalekuei dagokienez, gazteek grabatu, eta horretarako beharrezkoak diren musika-tresnak erabiliko dituzte. Fotolia

Gazteentzako udalekuak egingo dira Aramaion uztailaren 6tik 30era

Bi programa antolatu dira eta izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da

Paul Picado

Osteguna, 23 ekaina 2022, 10:41

Comenta

Uztailaren 6tik 30era gazteentzako udalekuak egingo dira Aramaion. Berez, bi programa antolatu dira, eta izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da. Horrela, alde batetik, 'Aramaixo Cover' izeneko musika udalekuak izango dira uztailaren 6tik 13ra, eta bestetik, 'Gazte Uda' udalekuak, uztailaren 25etik 30era. Bestalde, bietan izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da.

Horrela, 'Aramaixo Cover' udalekuei dagokienez, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta udalekuen izenak dioen moduan, kanta baten cover-a egitea izango da helburua, gazteen gustukoa den kanta batena hain zuzen ere. Horrela, grabatu, eta horretarako beharrezkoak diren musika-tresnak erabiliko dituzte. Goizez izango dira, 10.00etatik 14.00etara, eta Manex Arriolabengoa arduratuko da saioak gidatzeaz.

Bestalde, esan bezala, uztailaren 25etik 30era bigarren udalekuak izango dira. Kasu honetan, 'Gazte Uda' izenekoak antolatu dituzte, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Udalekuen helburua da gazteekin elkarlanean antolatutako ekintzak burutzea eta ondo pasatzea. Ekintza horien artean, besteak beste, parrilladak, Zarautzerako irteera eta Albiñako kanpaldia izango dira.

Beste hainbat ekintza ere antolatuko dituzte, baina oraindik zehazteko daude. Ordutegiari dagokienez, ekintzaren araberakoa ere izango da, baina dagokionean jakinaraziko dute. Saioak Irati Lasaga eta Jati Nuñezek zuzenduko dituzte.

Ekintza guztiak euskaraz izango dira, eta batean zein bestean, edo bietan, izena eman nahi izanez gero, Aramaioko Udaletxera jo beharko da. Han bertan ere ordaindu ahalko da. Programa bakoitzaren prezioa 35 euro da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gazteentzako udalekuak egingo dira Aramaion uztailaren 6tik 30era

Gazteentzako udalekuak egingo dira Aramaion uztailaren 6tik 30era