Borrar

Gaztedi 'A' talde laukiztarra nagusitu da 560 kiloko Euskadiko sokatira txapelketan

Gatikako Butroe auzoan ospatuko da 580 kiloko txapelketa mistoa ostiralean, aurtengo Euskadiko lur gaineko azken sokatira txapelketa

Ander Retolaza

Asteartea, 20 uztaila 2021, 09:29

Comenta

600 kiloko txapelketa orain dela hilabete irabazita ere, Gaztedi 'A' taldeak 560 kiloko lur Gaineko 2021eko Euskadiko Sokatira Txapelketa etxeratu berri du, larunbatean gauzatu zen azken jardunaldian. Laukizen ospatu zen hirugarren eta azken jardunaldia, eta, aurreko asteburuetan lortutako puntuez baliatuta, lokalek irabazi zuten norgehiagoka.

Talde parte-hartzaileak elkarren aurka lehiatuta azkenengoz txapelketan, sailkapena hurrengoa izan zen: Gaztedi 'A' taldeak 6 puntu eskuratu zituen, Goiherrik eta Gaztedi 'B'k 4,5, Akelarre talde erandiotarrak 3, Mutrikuk 2 eta, azkenik, Gaztedi 'C' taldeak puntu bakar bat lortu zuen.

Burututako hiru lehiaketetan jasotako puntuekin, Gaztedi 'A' taldeak eskuratu zituen gehien, 18 bat, eta hori dela eta jantziko du aurtengo 560 kiloko txapela. Sailkapen globalean, horrela, bigarren Goiherri taldea gelditu zen, 14,5 punturekin, eta, jarraian, hirugarren, Gaztedi 'B' taldea, 12,5 punturekin. Akelarre taldeak egin zuen laugarren, 9 punturekin, eta, bosgarren, Mutriku, 6 punturekin. Gaztedi 'C' taldeak 3 puntu eskuratu zituen hiru txapelketa egunetan.

Datorren ostiralean, uztailaren 24an, Gatikako Butroe auzoan ospatuko da aurtengo Euskadiko lur gaineko 580 kiloko txapelketa mistoa. Euskadiko lur gaineko azken txapelketa izango da honakoa eta lehiaketa arratsaldeko 20:00etatik aurrera ospatuko da. Jardunaldi bakarreko egun batean, hiru talde ariko dira elkarren aurka: Gaztedi 'A', Gaztedi 'B' eta Gaztedi 'C'. Puntu gehien lortzen dituenak jantziko du txapela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaztedi 'A' talde laukiztarra nagusitu da 560 kiloko Euskadiko sokatira txapelketan

Gaztedi 'A' talde laukiztarra nagusitu da 560 kiloko Euskadiko sokatira txapelketan