Borrar
Aisialdiko begiraleen ikastaroa.

Gaztea zara eta aisialdiko edo denbora libreko begiralea izatea gustatuko litzaizuke?

Durangaldeko Mankomunitateak euskaraz eta debalde diren prestakuntza saioak emango ditu Gaztedi planaren barruan

NAHIKARI CAYADO

Durango

Asteazkena, 9 iraila 2020, 18:22

Comenta

Durangaldeko Mankomunitateak haur eta gazteentzako aisialdiko eta denbora libreko begirale izateko ikastaro arautua emango du urria eta martxoa bitartean. 18 eta 29 urte bitarteko eskualdeko gazteei zuzenduta egongo da eta guztiz debalde izango da. Interesa duten pertsonek hilaren 30era arte daukate izena emateko epemuga zabalik. Baina adi, plaza mugatuak dira, beraz, hobe azkar ibiltzea.

Prestakuntza euskaraz emango da eta doakoa izango da Abadiñon, Amorebieta-Etxanon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Ermuan, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mallabian, Mañarian eta Zaldibarren erroldatuta daudenentzat. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du Gaztedi plana, hemendik aurrera Durangaldeko Mankomunitateak dinamizatuko eta koordinatuko duen programa. Horren helburua, gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak abian jartzea izango litzateke.

Kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, ikastaroaren bitartez euskarazko prestakuntza-eskaintza zabaltzen da, kasu honetan aisialdiko begirale-ikastaro arautu batekin. Horren bitartez, urte osoan eskualdeko udalek, elkarteek eta ikastetxeek abian jartzen dituzten haur eta gazteen aisialdirako jardueretarako langile kualifikatuen beharrak asetzea bilatzen da.

Ikastaroa urritik martxora izango da, Durangoko Ibaizabal ikastolan. Guztira, 150 orduko prestakuntza teoriko eta 160 ordu praktiko bilduko ditu. Alderdi teorikoan jorratuko diren ezagutzen artean, haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza jarduerak, talde eta hezkuntza prozesuak eta aisialdiko jardueretako animazio teknikei zein baliabideei buruzko ikasgaiak batzen dira.

Durangaldeko Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, prestakuntza osatzen dutenek haurren eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute. Informazio gehiago behar dutenek behargintza.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi dezakete edo 946 232 522 telefono zenbakira deitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaztea zara eta aisialdiko edo denbora libreko begiralea izatea gustatuko litzaizuke?

Gaztea zara eta aisialdiko edo denbora libreko begiralea izatea gustatuko litzaizuke?