https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture Gasteizen arituko dira

Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture./Alberto Polo
Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture. / Alberto Polo

Kontzertuan La Furia taldeak 'Vendaval' bere azken lana aurkeztuko du

PAUL PICADO

Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture Gasteizen izango dira gaur Jimmy Jazz aretoan 21.00etan. Haien zuzeneko hasi baino lehen, La Furia taldeak bere azken lana aurkeztuko du: 'Vendaval'.

Fermin Muguruzak eta Bartzelonako The Suicide of Western Culture taldeak 'B-Map 1917 + 100' diskoan agertzen diren abestiak joko dituzte. Lan horretan Fermin Muguruzak planetako hiri desberdinetatik erreparatzen dio errealitateari, eta hiri horiek guztiak 'B' letraz hasten dira: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogota, Belgrado eta Baton Rouge.

Hain zuzen Errusiako Iraultzaren mendeurrenaren kutsua antzematen da, eta hamar musikari-politikariz baliatzen da Fermin Muguruza gaur egungo munduan dagoen haserrea, asaldura eta iraultza. Haien nolabaiteko mapa egiten du, eta horretan oinarritu dira bere diskoaren izenburua jartzerakoan.

Zuzenean esperientzia bisual eta soinuduna bihurtzen da diskoa. Fermin eta TSOWC buru direla, Karlos Osinagak ('Txap') gitarra jotzen du. Euskal konpositorea zuzenean egindako beste lan batzuetatik aldentzen da, izan ere, guztiz berria den genero batean murgiltzen da.

Bestalde, La Furia taldeak bere azken lana aurkeztuko du, 'Vendaval' izenekoa. Ekoizlea Iñaki Bengoa izan da eta Arrasateko SHOT estudioetan grabatu du. Bere lehen diskoa, 'No hay clemencia', 2013. urtean atera zuen eta inoiz emakumeak egon ez ziren agertokietan ibili zen. Disko horretan, anarkiari, feminismoari eta amorruari buruz hitz egiten zuen, eta oraingoan bide berari jarraitu dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos