Faemino eta Cansado.

Faemino y Cansado bikotea Bilbora ailegatuko da ostegunean

Campos Elíseos antzokian izango dira igandera arte

elcorreo.com

Lunes, 9 de abril 2018, 23:45

Bilbotarrak barrez lehertuko dira aste honetan. Izan ere, umorea Campos Elíseos antzokira ailegatuko da arazo guztiak ahazteko eta benetan disfrutatzeko. Euskaldunok txantxak maite ditugula argi dago eta arg eta garbi geratuko da ostegunetik aurrera. Egun horretan bertan Faemino y Cansado umorezko bikotea Bizkaiko hiriburura helduko da bere ikuskizun berriarekin.

Publicidad

Faemino y Cansado bikoteak '¡Quien tuvo retuvo!' izenburuko ekitaldi berria aurkeztuko du Bilbon datorren astean. Esan bezala, ostegunean hasiko da, eta igandera arte ikusi ahal izango da. Emanaldiak Campos Elíseos antzokian izango dira. Ikuskizuna beti 20.00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. 16 eta 24 euro bitartean salduko dira, Bilboko antzokiaren arduradunek jakinarazi dutenez. Campos Elíseos bertan edo interneten bidez erosi ahal izango dira.

Carlos Faemino eta Javier Cansado umoristek osaturiko bikote ezagunaren ikuskizunak «ez ditu formula berriak bilatzen». Campos Elíseos antzokiko arguradunek adierazi duten bezala, «ikuskizun hau bikotearen umorezko estilora itzultzen da, hainbesteko arrakasta eragin duena azken 15 urteetan».

«Ikuskizuna gidatuko duen gaia zein izango den erabakitzerakoan, lehendik egindako edozein ideia baztertu ohi dute, baina '¡Quien tuvo retuvo!' lanean, ez da hori gertatu. Ikuskizuna nola eszenaratuko duten erabakitzerakoan, elementu bakar bat ere ez errepikatzen ahalegintzen dira, hala eszenografiakoa nola argiztapenekoa, baina lan berrian ez da posible izan», dio antolakuntzak. Beraz, umorearen erregeekin disfrutatu nahi dutenek, lau habagune izango dituzte aste honetan. Ez zaitez etxean geratu!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad