

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Enkarterriko euskaldunek Bizkaiko eskualdeko lehen podcastaz goza dezakete pasa den abendutik; euskaraz eta gazteek sortua. ASTOA podkasta izenarekin bataiatuta, proiektua DANA Sormen Guneak jarri zuen martxan 2024ko udazkenean, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dauka. Bere arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, «izen hori aukeratzeko arrazoia izan da eremu honetako euskararen eta euskaltzaleen egoera arriskuan dagoela, bertako astoa bezala». Izan ere, diotenez, «Enkarterriko astoak zaintza behar duen modu berean, hemengo gazte euskaldunei ere espazio bat eskaini zaie euskaraz bizi ahal izateko aurrerapauso bat eman dezaten».
Halaber, azaldu dute deialdi publikoaren bitartez eskualdeko hainbat gazte animatu zirela podcastean parte hartzera, eta, azkenik, hauek direla parte-hartzen ari direnen izenak, adinak eta jatorriak: Nerea Arcos Carvajal (Sodupe, 26 urte), Gari Morgado Mancho (Gordexola, 22 urte), Lexuri Diez Terreros (Balmaseda, 17 urte), Eneko Diego Perez (Gordexola, 21 urte), Izaro Jauregi Santisteban (LaQuadra, 21 urte) eta Salim Hiaiti Azarkan (Balmaseda, 21 urte).
Beraz, gazte hauek dira podcastean lantzen diren gaien eta edukien sortzaileak. «Modu kolektiboan garatzen ari dira proiektua, eta, bide batez, Enkarterriko gazte euskaltzaleen sarea ere sortu da podcastaren aitzakiapean, modu informalean bada ere». Garatzen dituzten edukien artean, Enkarterriko erreferenteak, tokiko gazteen izaera, sare sozialetako tendentziak, egungo gaiak, eztabaidak eta kale inkestak nabarmendu daitezke. Gainera, gonbidatu berezien testigantzak batzen ari dira, esate baterako, Itziar Ituño, Idoia Asurmendi, Patri Espinar, Kattalin Barcena, Iñigo Vicens, Erik Verganza, Ane Zuazubizkar, Jone Larrinaga eta Aitzol Iraolarenak, besteak beste.
Esan bezala, momentuz bi atal baino ez dira argitaratu, eta plataforma digitaletan zein sare sozialetan ikusgai daude. YouTuben ikusteko, sakatu hemen. Eta spotifyn entzuteko, hemen. Eta, jakina, ez galdu hurrengo kapituluak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.