Euskararekin zerikusia duten egitasmoez bustiko dute Ipar Euskal Herria abenduaren 3a bitarte
Egitaraua anitza da, hala nola, ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak edota mendi ibilaldiak
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 18 de noviembre 2021, 20:03
Euskararekin zerikusia duten egitasmoez bustiko dute Ipar Euskal Herria abenduaren 3a bitarte. Izan ere, Euskal Hirigune Elkargoak hainbat Herriko Etxe eta elkarterekin batera, ehun bat jarduera inguru atontzea erabaki du, azaroaren 19tik abenduaren 3ra bitarte ospatuko direnak. Egitaraua anitza da, hala nola, ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak edota mendi ibilaldiak.
Publicidad
Bertan hainbat artista esanguratsuren kontzertuak izango dira: Niko Etxart, Mikel Markez, Eñaut Elorrieta, Aire Ahizpak eta Rafa Ruedarenak, alegia. Horrez gain, Xabier Itzaina eta Gotzon Barandiaran ikertzaile eta idazleen hitzaldiak, arte-terapeuta baten emanaldia, gastronomia tailerra, bi kantu ikastaro, kantu gaualdia eta baita karaokea ospatu ere.
Era berean, 'Artea eta ondarea' lemapean, 10 bisita gidatu atonduko dituzte, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak edo Spacejunk-ek antolaturik: Getaria, Donibane Garazi eta Sarako herrien bisitak eta Baionako auzoetako kaleetako artelanak ezagutzera emango dituztelarik.
Halaber, tailer anitzak landuko dituzte: argazkigintza, filmen bikoizketa, serigrafia, konpostatzea edota dantza ikastaroak, tarteko. 'Praktika artistikoaren bidezko filosofia' tailer-zikloa, esaterako, Hendaian, Hazparnen eta Maulen eskainiko dute, Olatz Perez irakasleak eskainiko duelarik.
'Euskararen Urtaroa' Ipar Euskal Herrian dauden 51.000 herritar euskaldunei bideratuta joateaz gain, hiztun berri edo zahar izan, erdaldunentzat ere zenbait egitasmo egokituko dira, aldibereko itzulpenei eta filmen azpitituluei esker. Hortaz, eskua luzatzen diete herritarrei hitzorduotara bertaratu daitezen, «euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edota mintzatzeko».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión