Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Jardunaldiaren aurkezpena. Euskaltzaindia

Euskarak Nafarroako hezkuntza sisteman duen egoera aztertuko du Euskaltzaindiak azaroaren 19an

Iruñeko Kondestablearen jauregian ospatuko du XXVI. Jagon Jardunaldia

Zurekin

Jueves, 28 de octubre 2021, 16:25

Euskaltzaindiak euskarak Nafarroako hezkuntza sisteman duen egoera aztertuko du azaroaren 19an, Iruñeko Kondestablearen jauregian, ospatuko duen XXVI. Jagon Jardunaldian. Gainera, Euskararen Errege Akademiatik aurreratu dutenez, aurrera begirako galderei erantzuten saiatuko dira bildutako adituak.

Publicidad

Asteazken honetan aurkeztu zuten jardunaldi berria, Euskaltzaindiak Iruñean duen ordezkaritzan, eta mintegiaren nondik norakoak azaltzen izan ziren Sagrario Aleman Jagon sailburua eta Castillo Suarez euskaltzain urgazlea.

Adierazi zutenez, XXVI. Jagon Jardunaldia Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu da. Horren bidez, zenbait iritzi eta ikuspegi biltzen dituen bilgune bat eskaini nahi da, hausnartzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko.

Horrela, jardunaldian izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri, Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Teknikarien Sarea); Maider Etxaniz (Lizarra Ikastola); Mirentxu Oteiza eta Nora Iriarte (EIBZ); Esther Lakasta (Dindaia Fundazioa), eta Marta Diez (Sortzen).

«Hezkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen biziberritze prozesuan. Ildo horri eutsiz, estrategikoa da hezkuntzan egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Baina, zein da euskarak Nafarroako hezkuntzan duen egoera? Nola kudeatu eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean? Zein erronka eta aukera berri ditu euskarak gela barnean eta gelatik kanpo? Zein egitasmo ari dira garatzen gela barnean eta gelatik kanpo?». Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira azaroko jardunaldian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad