Borrar
Ghero antzezlanaren eszena bat, Mikel Martínez erdian dagoela. Tartean Teatroa

«Kulturak euskara ez galtzeko giltza dauka»

Mikel Martinez azken euskaldunaren paperean jartzen da gaur sarean emitituko den Ghero antzezlanean, ikuslea 3.000. urtera arte eramango duen obra

Jon Ander Goitia

Asteazkena, 22 apirila 2020

Comenta

Nola imajinatzen duzue euskararen etorkizuna? Galdera zabalegia da, mugatu dezagun pixka bat denboran. Mila urte barru inguru, 3.000. urtean. Ordurako bizirik iraungo duela uste duzue? Konproba dezagun inolako aparatu magikorik erabili gabe, soilik antzokiaren gortinak zabalduz eta imajinazioa piztuz, Tartean konpainiak une hartaraino eramaten baitu ikuslea Ghero antzezlanean. Eta zergatik urte horretan? Hizkuntza global bakarreko gizartean, azken euskalduna hil zorian dagoelako eta, berez, euskara galduko delako.

Baina jauzia ez da etorkizunera bakarrik egiten, bidaia historikoa ere izango da. Eta horren lekuko izango dira gaur, apirilaren 23an, BBK Sala Etxean (21.00, dohainik) ekimenaren bitartez sarean aurkeztuko den lanaren ikusleak. Izan ere, taula-gainera euskarak iraganean gainditu zituen oztopo guztien «misterioak» ekartzen dituzte Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikazak. Bederatzi pasarteren bitartez laburbildu izan du Patxi Telleriak, testuaren egileak, hizkuntza honen bizitza, zeinetan hasiera eta bukaera non eta noiz jarri inork ez dakien.

«Euskarari buruzko hainbat fabulekin protoeuskararaino joaten gara», azaltzen du Mikel Martinezek, lanean azken euskaldunaren paperean jartzen dena. «Medikuarekin itzultzaile baten bitartez komunikatzen naiz eta istorio ezberdinak kontatzen dizkiot, istorio antzeztuak». Bera bere ama hizkuntzan aritzen bada ere, 80 minutu irauten duen lan honetan beste hamabi hizkuntza gehiago ere entzungo du publikoak: inglesa, frantsesa, gaztelera eta txinera, besteak beste.

Umorearekin lagunduta

Eta bitxia bada ere, itzultzailerik gabe, eszenatokiaren gainean baitago esaldi bakoitzaren itzulpena. «Azpitituluak erabiltzea pentsatu genuen, baina hotza izan zitekeen. Jendeak gertatzen dena ulertuko du beti, hizkuntzekin jolasten dugulako uler dezaten», dio Martinezek. Eta horien guztien eskutik euskararen historian eman diren pasarte «ikusgarri» desberdinei bizitza emango diete. «Ezberdinak izango dira. Miq-macken zatia oso barregarria da eta San Millán de la Cogolla, aldiz, politikoena», aurreratzen du aktoreak.

Bata bestearen atzetik denon ahotan dauden istorioak ekartzen dituzte, beti umorearekin lagunduta. Baina baita horren ezagunak ez diren beste batzuk ere. «Nik neuk ikasi ditut ez nekizkien batzuk, kuriosoak izan zaizkidanak», aitortzen du berarekin bi urte daramatzan pertsonaia eta obraren inguruan.

«Amaiera goxoa»

Denbora honetan berrogei emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta beti xede berarekin: «Obraren helburua ez da istorioak kontatzea, baizik eta horiekin helburu bat lortzea, euskararekiko grina piztea. Baina ez bakarrik euskararekin, hizkuntza txikiagotu guztiekin maitasuna erakustea». Eta lan horretan, uste du, antzerkiak pisu eta erronka handia duela. «Kulturak euskara ez galtzeko giltza dauka. Hizkuntza bat eta kultura lotuta egon behar dute», gehitzen du.

Forma eman zioten Euskaltzaindiak bere ehungarren urteurrena ospatzeko eskatu zuen obrari. «Askatasun osoa eman ziguten lana egiteko, harritu gintuzten», gogoratzen du oraindik. «Istorio bakar baten barruan istorio ezberdinak eta modu ezberdinetakoak kontatzen ditugu, amaiera oso hunkigarri batekin, baina zentzu goxoan». Ez bakarrik ikuslearentzat, baita beraientzat ere. «Guk geuk ere hunkitu egiten gara, begiak bustitzen zaizkigu», aitortzen du 3.000. urtera arte euskararen giltza eraman duen aktoreak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Kulturak euskara ez galtzeko giltza dauka»

«Kulturak euskara ez galtzeko giltza dauka»