Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Euskaltzaindia

Euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldiak, Donostian

Jean Haritschelhar Euskaltzaindiko presidente ohia omentzeko antolatu dira, ekainaren 30ean. Bertan izango dira akademiako kideak eta Madrilgo filologiako irakasle bat

Mikel Garcia

Viernes, 16 de junio 2023, 11:27

Comenta

Euskaltzaindiak 'Euskara batuaren ahoskera zaindua. Arauaren 25. urteurrena. Jean Haritschelhar gogoan' jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 30ean (ostirala), Luis Villasante Euskararen Ikastegiaren Donostiako egoitzan.

Akademiatik gogorarazi dutenez, duela 30 urte sortu zen Ahoskera Batzordea eta Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua arautu zuen duela 25 urte Euskaltzaindiak (87. araua). Hala, orain ospatuko den urteurrena Jean Haritschelhar (1923-2013) orduko euskaltzainburuaren omenez antolatu da, «guztion artean euskararen ahoskera zaintzen jarrai dezagun».

Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, 10.15ean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko María Jesús Gil Valdés irakasleak 'Ahoskeraren irakaskuntza: zergatik, nori, nola' hitzaldia gaztelaniaz eskainiko du, nahiz eta aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo den. Irakaslea alemaniar filologian lizentziatua eta doktorea da.

Kafea hartzeko atsedenaldiaren ostean, 11.45ean, Xabier Euzkitzek eta Aner Euzkitzek 'Hitzetik kortsera' deituriko hitzaldia eskainiko dute, eta 12.15ean, Ahoskera mahaikideen mahai-ingurua 'Ebaz atalez atal' izenburupean egingo da; Maider Bedaxagar izango da moderatzailea, eta Agurtzane Elordui, Irantzu Epelde, Pilartxo Etxeberria, Oroitz Jauregi eta Miren Lourdes Oñederra izango dira bertan. Solasaldi orokor baten ondoren, ekitaldia azken hitzekin amaituko da, 13.45ean.

Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da, webgune honetako formularioa betez. Izena emateko azken eguna ekainaren 27a da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldiak, Donostian

Euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldiak, Donostian