Borrar
2022. urtean guztira 772.037 erabiltzaile izan ditu Euskararen Akademiaren webguneak. EUSKALTZAINDIA

Euskaltzaindiaren egitekoak gero eta atentzio handiagoa pizten du euskal gizartean

Aurten bere webguneko erabiltzaileen kopurua % 15 batean handiagotu da, 2021eko datuekin alderatuz gero

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 5 urtarrila 2023, 20:08

Comenta

Euskaltzaindiaren egitekoak gero eta atentzio handiagoa pizten du euskal gizartean. Izan ere, aurten bere webguneko erabiltzaileen kopurua % 15 batean handiagotu da 2021eko datuekin alderatuz gero. Gainera, Euskararen Akademiaren webguneak gora egin du adierazle nagusi guztietan.

2022. urtean guztira 772.037 erabiltzaile izan ditu Euskararen Akademiaren webguneak (+% 14,23), saiook 2.639.551 izan direlarik (+ % 82,11), eta 9.331.815 orrialde bisitatu dituzte erabiltzaileek (pasa den urtean baino + % 57,13 gehiago). 2022an Euskaltzaindiaren Hiztegia bihurtu da tresna erabilgarriena erabiltzaileen artean.

Hona hemen Euskaltzaindiaren baliabide nagusietan izandako zifrok. Euskal Onomastikaren Datutegiak 127.599 erabiltzaile aurkeztu ditu eta Orotariko Euskal Hiztegiak 72.840. Euskaltzaindiaren Hiztegiak, berriz 206.413 erabiltzaile jaso ditu eta bilatzaile orokorrak 58.683. Era berean, Euskara Batuaren Eskuliburuak 13.912 bisita izan ditu eta Jagonetek 3.593. Euskara eskuz esku atalera, aldiz, 2.263 erabiltzaile sartu dira, baita 2.922 Euskararen Herri Hizkeren Atlasean barneratu ere.

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala dugu Euskaltzaindia 1919. urtetik. Mintzaira horri buruzko azterketak gauzatzen ditu, euskara babestea erronkatzat hartuta. Euskaltzaindiak ematen ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

Euskaltzaindiak ezagutza ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995). Gizartearen aldetik ere herritarren artean aitormen orokor zabala bereganatu du azken hamarkadotan. Arrazoi hauengatik, arauak emateko jarduera azkarra bizi izan du Euskaltzaindiak, betiere euskaldunen hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiaren egitekoak gero eta atentzio handiagoa pizten du euskal gizartean

Euskaltzaindiaren egitekoak gero eta atentzio handiagoa pizten du euskal gizartean