Borrar
Ander Gil Lurralde Ordezkaritzako Ganberako presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak akordioa izenpetu dute ostegun honetan. Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak eta Senatuak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du, eta urtez urte luzatuko da, gehienez beste lau urtez

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 26 maiatza 2022, 13:04

Comenta

Espainiako Senatuak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute ostegun honetan Espainiako Estatuko hizkuntza ondarearen ezagutza handiagoa sustatzeko eta kultura aniztasunarekiko errespetua ahalbidetzeko, gizarte kohesioan eta bizikidetzan sakonduz, Euskararen Akademiak jakinarazi duenez.

Senatuko Galdutako Pausoen aretoan egindako ekitaldi instituzionalean, Ander Gil Lurralde Ordezkaritzako Ganberako presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak akordioa izenpetu dute, Senatuak Espainiako Estatuko kultura ondarea aitortzeko eta zabaltzeko duen interesean oinarrituta.

Hitzarmenaren arabera -ez dakarkie betebehar ekonomikorik alderdiei-, Senatuak eta Euskaltzaindiak euren artxibo, liburutegi eta dokumentu funtsak erabiltzea errazago izango dute, eta argitalpenak batera argitaratzea erabaki ahal izango dute. Horrez gain, garrantzi bereziko lege testuak itzultzen eta euskararen erabilera zuzena sustatzen lagunduko dute, materialak hizkuntza horretan sortuz, bai formatu digitalean, bai paperean.

Gainera, Senatuak Euskaltzaindiari eskatu ahal izango dizkio ganberarako euskarazko/gaztelaniazko interpreteak eta/edo itzultzaileak hautatzeko beharrezkoak diren aholkularitza eta lankidetza.

Zehazki, hauxe da Senatuko presidenteak berezko hizkuntza ofizialak dituzten autonomia erkidegoetako hizkuntza akademiekin bultzatu nahi duen lehen akordioa, lurralde ordezkaritzako ganberak akordio horiek errespetatzen eta babesten lagun dezan, Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak agintzen duen bezala.

Ander Gilen aburuz, hizkuntzak «gure historiaren isla dira, eta herri bat batzen duen adierazpenik bizi eta ederrena». «Gure hizkuntza aniztasuna, Konstituzioan jasoa eta babestua, guztiona den ondarea da, eta denoi dagokigu babestea. Balio sozial eta kultural handia du, eta ezin da inola ere jaurtitzeko arma bihurtu», esan du.

Bestalde, Andres Urrutiak hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du. «Hitzarmen honek aspalditik geneukan lankidetza berresten du», eta ildo horretan gogora ekarri du Espainiako Konstituzioaren 25. urteurrenean euskarazko konstituzio testua erreformatu zela, hain zuzen, «kontuan hartuta euskara batuan 25 urtean izandako aurrerapen terminologikoak, lexikografikoak eta pragmatikoak».

Azkenik, Urrutiak adierazi du akordio honen bidez esparru erkideak sortu nahi direla «euskararentzat eta Espainiako Estatuan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuentzat».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak eta Senatuak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Euskaltzaindiak eta Senatuak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute