Borrar
Iurretako idazleak Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan jaso du aitortza Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. EUSKALTZAINDIA

Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, 31 urte geroago

Euskararen Akademia Ofizialak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta egun bitarte erbestean izan denez, ez du diploma jasotzeko inongo aukerarik izan

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 6 ekaina 2022, 17:49

Comenta

Euskaltzaindiak Joseba Sarrionandiari euskaltzain urgazlearen diploma eman dio, Akademiak izendatu eta 31 urte betetzen direnean. Iurretako idazleak Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan jaso zuen aitortza, ostiralean, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. Egoitzako bilkuren aretoa aditzera eman ondoren, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak.

Euskararen Akademia Ofizialak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta egun bitarte erbestean izan denez, ez du diploma jasotzeko inongo aukerarik izan. Hala, jada gurean dagoela Euskaltzaindiaren aitormen hauxe jasotzeko aukera izan du bizkaitarrak.

Astelehen honetan, ekainaren 6an, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Forum egitasmoan parte hartuko duelarik, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertan asteazken honetan Arriaga Antzokian 200 pertsonaia publiko baino gehiago irakurriko duten Ramon Saizarbitoriaren 'Martutuene' nobelaren inguruan ariko dira.

Joseba Sarrionandia Uribelarrea euskal idazle oparoenetakoa dugu. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita zenbait eleberri ondu ere. 1985ean Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelatik ihes egin zuen, eta, harrezkero, 31 urtez ezkutuan bizi izan da, Bizkaira itzuli egin den arte.

Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin izan zen Habanan bizitzen zebilela. Dena den, 2021eko apirilaren 19tik geroztik, Joseba Sarrionaindia Euskal Herrian bueltan da, Iurretan (Bizkaia), bere jaioterrian.

Bere literatur ibilbide esanguratsuan hainbat generorekin ausartu da, hala nola, narrazioa, saiakera, haur literatura, komikigintza, itzulpegintza, baita zenbait hedabidetan kolaboratzaile gisa ibili ere. Horrez gain, antzerkigintza nahiz zinemagintzaren alorretarako ere zenbait gauza idatzitakoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, 31 urte geroago

Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, 31 urte geroago