Euskaltzaindiak gaztelaniazko webgunearen bertsioa osatu du
, Funtzionalitate eta eduki berriak eskaintzen ditu. Berritasunen artean hainbat daude, web orrialde nagusia zaharberritzea, esaterako, aurrekoarekiko informazio zabalagoa bermatuz erabiltzaileari
Unai Sarriugarte
Viernes, 10 de febrero 2023, 16:31
Euskaltzaindiak gaztelaniazko webgunearen bertsioa osatu du, funtzionalitate eta eduki berriak eskainiz. Berritasunen artean hainbat daude, web orrialde nagusia zaharberritzea, esaterako, aurrekoarekiko informazio zabalagoa bermatuz erabiltzaileari. Horrez gain, gaztelaniazko albisteak ugariagoak eta anitzagoak izango dira hemendik aurrera, baita webguneko tresnetarako sarbide azkarra nabarmendu ere,.
Euskaltzaindiaren informazio instituzional osoa ere gaztelania hizkuntzan ikuskatzeko aukera izango da hemendik aurrera. Izan ere, webgunearen atal instituzionalean erakundearen informazio osoa dago irakurgai: aurkezpena, historia, akademikoen zerrenda, antolakuntza edota harremanetarako formularioa, besteak beste. Onomastikako datu-baserik eskuragarrienak ere kontsultatu ahalko dira aurrerantzean. Gainera, zuzeneko sarbideak dituzten argitalpenen katalogoa kontsultatzeko parada ere izango dute gaztelaniazko erabiltzaileek.
Euskararen Akademiak gaztelaniazko webgunea berritzea nazioartekotzeko estrategiaren baitan landu duen lehendabiziko aurrerapausoa dugu. 2023. urtean barrena beste hizkuntza batzuetako webguneen bertsioak berritu eta zabaltzea izango dute helburutzat, frantsesezko edota ingelesezko bertsioak zaharberritzea izango dutelarik erronkatzat datozen hilabeteotan.
Estrategia horrekin aurrera egitearekin bat eginez, berehala Euskaltzaindiaren web orrian eskaintzen diren hizkuntza-baliabideetako batzuk kontsultatzeko aukera aktibatuko da, hauxe hizkuntza desberdinetan ahalbidetuko delarik.