Euskal soinu hotsak Zeelanda Berrira ailegatuko dira abuztu honetan
Euskal ordezkaritza bat izango da publikoaren gozagarri Ozeaniako herrialde honetan
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 8 abuztua 2022, 18:44
Euskal soinu hotsak Zeelanda Berrira ailegatuko dira abuztu honetan. Izan ere, koronabirusaren pandemiaren ondorioz azken bi urtetan bertan behera izandako ISCM-World New Music Days festibal hauxe berriro ere ospatuko dute, Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartearen (ISCM) urteroko hitzordu esanguratsua dena. Hori dela medio, euskal ordezkaritza bat izango da publikoaren gozagarri Ozeaniako herrialde honetan.
Elkarte honek egun nazioarteko 60 elkarte baino gehiago uztartzen ditu, gaur egun, Euskal Herrikoak, tarteko. Horien artean, Musika Bulegoa eta Musikagileak Euskal Herriko Konpositoreen Elkartea nabarmendu daitezke. Hori dela bide, 2022ko World New Music Days-en entzungo da euskal sortzaile ezberdinen lana. Horri esker, euskal sortzaileen eta hainbat herrialderen arteko geldialdiak egin dituzte Egipton, Errumanian, Errusian, Frantzian eta Suitzan.
Aurtengo deialdia Auckland eta Christchurch hirietan gauzatuko da abuztuaren 23tik irailaren 1era bitarte. Bertan hainbat musika emanaldi, orkestra, eta bakarlari profesionalak entzun ahal izango dira, baita musika elektronikoa ere.
Euskal musikagileak bertan Mikel Urquiza bilbotarra eta Juanjo Eslava nafarra izango dira. Urquizaren Cinq pièges bref piezak interpretauko dituze Zelanda Barrian. Horrez gain, Mikel Urquiza Aucklanden izango da abuztuaren 26an. NZ Trio taldeak joko ditu Urquizaren konposizioak. Gainera, Musika Bulegoak ordezkaritza bat bidaliko du Zelanda Berrira eta han egingo den ISCMren Urteko Batzar Nagusian hartuko dute esku.