Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Aspaldiko dokumentuak. euskaltzaindia

Euskal historian garrantzia izan duten testu juridikoak ikusgai

'Hitzak Lege' erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusietan egongo da ikusgai martxoaren 4ra arte

leire larrazabal

Astelehena, 30 urtarrila 2023, 00:16

Comenta

Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan (Hurtado Ametzaga, 6) 'Hitzak Lege' erakusketa ikusgai dago martxoaren 4ra arte; Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Baionako Udalarekin elkarlanean antolaturiko egitasmoaren baitan.

Bertan, irudi eta grafikoak baliatuz, euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira. Erakusketaren helburu nagusia Euskadiko eta Nafarroako bost ganbera Legegileek eta Baionako Udalak gordeta dituzten euskarazko testu juridiko esanguratsuak «modu erakargarrian, ulergarrian eta interaktiboan erakustea da».

Bizkaiko Batzar Nagusien ekarpena esanguratsua izan da. Izan ere, «Bizkaiak garrantzi handiko antzinako testuak ekarri ditu erakusketa honetara, esparru juridiko zein sozialekoak. Testuok gure herriaren historiaren parte dira. Horregatik uste dut ahalegina egin behar dugula erakusketa hau Euskal Herriko txoko guztietara eramateko. Hain zuzen, gure erakunde eta lurraldeen historiaren berri ematen duelako. Azken batean, euskaldunon eta gure hizkuntzaren historia delako», azpimarratzen du Bizkaiko Batzar Nagusien buru den Ana Otaduik.

Erakusketak dokumentuen informazioa duten 14 panel fisiko ditu, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Gainera, bi panel elkarreragile, hiru panel argiztatu eta bi bitrina jatorrizko dokumentuak erakusteko egongo dira.

Besteak beste, ikusgai dauden testu bitxi batzuk aipatzearren; 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean dagoen testu ezaguna, Etxepare, Axular eta Oihenart-en testuak, 1936ko Autonomia Estatutua eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren zina...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal historian garrantzia izan duten testu juridikoak ikusgai

Euskal historian garrantzia izan duten testu juridikoak ikusgai