Borrar
Garai hartakoa dugu, esaterako, Jose Manuel Lujanbio 'Txirrita'. IKASBIL

Euskal bertsolaritzaren hasierako urteak

Euskal bertsolaritzaren lehendabiziko pausoak XIX. mendean ematen hasi ziren, nahiz eta ez zen zazpi lurraldeetan barrena berdin gauzatu

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 6 urtarrila 2021, 19:58

Comenta

Euskal bertsolaritzaren lehendabiziko pausoak XIX. mendean ematen hasi ziren, nahiz eta ez zen zazpi lurraldeetan barrena berdin gauzatu. Lehendabiziko une horietan Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten garai hartako bertsolaririk esanguratsuenak.

XIX. mendeko egoera eta gatazka ezberdinek balio izan zuten ezagutzen diren lehendabiziko bertso paperak errotzeko, hala nola, frantsesen kontrako gerrek, karlisten zein liberalen alde egoteak edota Kubako independentzia-gerraren inguruko ika-mikek. Era berean, gurean jazotakoen inguruan informatzeko modu apropos eta herrikoiena ere bazen.

Garai hartakoak zenbait bertsolari ezagun dira: Juan Frantzisko Petriarena 'Xenpelar' errenteriarra, Jose Mari Iparragirre urretxuarra, Indalezio Bizkarrondo Ureña 'Bilintx' donostiarra, Pernando Amezketarra, Piarres Topet Etxahun ziberutarra edota Nafarroa Behereko Joanes Otsalde, besteak beste.

XIX. mendea aurrera joan ahala, Gipuzkoan barrena hainbat bertsolari berri sustraitu ziren, Asteasu-Zizurkil eta Donostiatik Oriora bitartean, hain zuzen ere. Garai horretakoak digugu: Juan Jose Alkain, Pedro Jose Elizegi, Jose Manuel Lujanbio 'Txirrita', Pello Errota edota Pello Mari Otaño.

XX. mendean, aldiz, euskal udalerri nahiz auzoetako jai eta ospakizunik esanguratsuenetan bertsoak modan jartzen hasi ziren. Bertan urte horietako gai ezberdinei heltzen zieten bertsoetan: marinelen eta baserritarren bizimodua, langileen borrokak eta grebak, baita nazioarteko gaiak aintzat hartu ere, Lehen Mundu Gerra edota Ipar Afrikan izandako gerra, tarteko.

Horiek eta haien ondorengo bertsolariak izan ziren gakoa bertsolaritza gaur egun dagoen egoeran egoteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal bertsolaritzaren hasierako urteak

Euskal bertsolaritzaren hasierako urteak