Borrar
Emakume bat koadro bat margozten.

Etorkizuneko artistentzako tailerren lehen zatia izango da larunbatean Gasteizen

Egun osoko jardunaldia izango da, 10:00etatik hasita, ZAS Kultur Espazioan

Paul Picado

Asteazkena, 11 abendua 2019, 00:45

Comenta

Artearen munduan jardun nahi dutenek, askotan, zalantza ugari dituzte; esaterako, ez dakite nora jo behar duten artearen arloan lan egin nahi badute, zer egin behar duten egindako lanak denek ikus ditzaten, edo zein diren tokirik onenak lan horiek erakusteko. Galdera horiei guztiei ez diete normalean erantzuten Arte Ederren fakultateetan. Horrenbestez, bi tailer antolatu dituzte ZAS Kultur Espazioan, teorikoak eta praktikoak direnak, artista hasiberriei zalantzak argitzen laguntzeko nolabait.

Bi tailer horiek larunbat honetan eta abenduaren 28an izango dira. Guztira zazpi ordukoak, doan eskainiko dituzte 10.00etatik 14.00etara, eta 16.00etatik 19.00etara. Hartzaileak 14 eta 30 urte bitarteko pertsonak dira, eta, gehienez, 15 plaza daude. Izen-ematearen ordenari jarraituko zaio plazak esleitzeko, eta, parte hartzeko, mezu bat bidali behar da helbide honetara, izen-abizenak, ikastaroa zergatik egin nahi duzun (paragrafo bat) eta izena ematen duzun tailerraren data adieraziz. Hortaz aparte, zure lan baten irudi bat erantsi beharko duzu.

Tailerrak eskarmentu handiko hiru artistak emango dituzte: Iñaki Larrimbek, pintura, eskultura eta argazkigintza landu dituen artista arabarrak; Nerea Lekuonak, kaligrafia artistiko eta errotulazio ikastaroak eman eta Zas Espazioaren edukiak kudeatu eta ekoizten dituenak, eta Jorge Salvadorrek, argazkigintzaren munduan lan egiten duen gasteiztarrak. Hirurek beren esperientziak kontatuko dituzte, eta ezagutzak, aholkuak eta trukoak emateaz gain, ikasle parte-hartzaileek, zuzenean egingo duten erakusketa kolektibo bat koordinatu ere egingo dute jardunaldi bakoitzaren amaieran.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etorkizuneko artistentzako tailerren lehen zatia izango da larunbatean Gasteizen

Etorkizuneko artistentzako tailerren lehen zatia izango da larunbatean Gasteizen