Borrar
Aldundiari galdetzen dio ea baso-kudeaketa jasangarri hori espezie exotikoekin berriro landatuko ote den, pinuak edo eukaliptoak, tarteko, «suteak jazotzearen ondorio nabarmena izan» daitezkenak.

Ekologistak Martxanek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu dio Aldundiari, etorkizuneko suteak ekiditeko metodo gisa

Bizkaiko mendi publiko guztiak baso autoktonoarekin leheneratu daitezela eskatzen dio, klima-aldaketara egokitutako baso-politika bat abiaraziz

UNAI SARRRIUGARTE

Jueves, 3 de noviembre 2022, 14:40

Ekologistak Martxanek probintziako baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, etorkizuneko suteak ekiditeko metodo gisa baliatu daitekena, hain zuzen ere. Hala, Bizkaiko mendi publiko guztiak baso autoktonoarekin leheneratu daitezela eskatzen dio, Bizkaia mailan klima-aldaketara egokitutako baso-politika bat abiaraziz.

Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko buru den Carlos Uriagerekak pasa den astean nabarmendu zuenez, Balmasedako suteak Bizkaian eragindako azalera osoa 441 hektareatakoa da eta hauxe baso-kudeaketa iraunkorra ardatz duen zuhaitzekin berrituko omen da.

Ekologistak Martxanek Aldundiari galdetzen dio, beraz, ea baso-kudeaketa jasangarri hori espezie exotikoekin berriro landatuko ote den, pinuak edo eukaliptoak, tarteko, «suteak jazotzearen ondorio nabarmena izan» daitezkenak. Testuinguru horretan, elkarte ekologistak Intsinis pinuak lurralde historiko honetan izan duen banda marroia eta banda gorria bezalako gaixotasunak mahaigaineratzen ditu, hainbat zuhaitz egoera larrian utzi dituena.

Hala, talde ekologistak gurean espezie autoktonoak landatzea eskatzen dio Aldundiari, hala nola, haritzak, urkiak, sahatsak, arteak edota pagoak. Bizkaiko zuhaitzak direnak, eta, euren hitzetan, suteak saihesteko espezie exotikoak baino erresilienteagoak direnak.

Elkarteak dioenez, Balmasedan abiatu eta Zugaztietan, Berangon edo Loiun jarraitu duten sute uholdeek berretsi egin dute Bizkaian eta Euskadin suteei buruzko politika erabat zaharkituta dagoela eta hauxe eguneratu egin behar dela, klima-aldaketak eragindako agertoki eta erronkei aurre egiteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ekologistak Martxanek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu dio Aldundiari, etorkizuneko suteak ekiditeko metodo gisa

Ekologistak Martxanek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu dio Aldundiari, etorkizuneko suteak ekiditeko metodo gisa