

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 12 de febrero 2021, 23:58
EHUren ikerketa batek artzaintza uzteak Idiazabal gaztaren ekoizpena kolokan jarri dezakeela mahaigaineratu du. Izan ere, berriki burutu duten azterketa batean, Idiazabal gazta ekoizteko baldintzen eta hori egiteko propietateek aurkezten duten erlazio estua aztertu dute. Ikerketa honek, gaztaren errendimendua hobetzea eta produktu hauen kalitateari eustea du xede.
Idiazabal gazta Hego Euskal Herriko hainbat esparrutan egiten den ardi gazta da, 1987. urteko jatorrizko izendapenean biltzen dena. Nahiz eta izena Idiazabal herriak (Gipuzkoa) eman badio ere, hortik kanpo ere ekoitzi ohi da, Goierrin, Tolosaldean, Urola Erdian, Araban, Nafarroan edota Bizkaian, tarteko.
Azterketa honek dioenez, esanguratsua da artzaintzak Idiazabal gaztaren ekoizpen-prozesuan duen garrantzia. Horretarako Lactiker taldeak gazta horien artisau-gaztandegi txiki ugarirekin egin du lan, baita gazta horien produktore elkarte ezberdinekin ere.
Euskal Herriko Unibertsitateko Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna ikerketa-taldeak urte mordoa daramatza Idiazabal jatorri-deiturako gazta-ekoizpenaren alderdi guztiak aztertzen, hala nola, hartzidura nola gertatzen den, gaztaren gatzagi naturalak edo gatzagi komertzialak erabiliz koagulazioa nola ematen den, nola ontzen diren gaztak edota zergatik gaztok produzitzeko esne gordina kudeatzen duten.
Hala, Lactiker taldeak zenbait urte daramatza elikagaiak produzitzeko sistema ezberdinak aintzat hartzen, prozesu horien jasangarritasuna nolakoa den ezagutzeko asmoz. Ikertzaile taldeak dioenez, artzaintza hizpide duten sistemen jasangarritasuna ikuskatzeko moduak topatu behar dira, jasangarritasuna ekonomian, ingurumenean, elikagaien kalitatean, segurtasunean, gizartean, eta kulturan oinarritzen baita.
Hala, Lactiker taldeak nabarmendu duenez, hemendik eta urte batzuetara prozesuak jasangarriak izango ote diren ebaluatu beharko da. Horren bitartez, artaldea larreratzen duten ardi latxen artzainei eta produzitzaileei nola lagun daitekeen, alegia. Europako eta Mediterraneoko zenbait herrialdetan gertatzen dena ekidin behar da, euren ustetan, artzaintza-sistemak bertan behera utzi gabe, horrek Idiazabal gaztak egun dituen ezaugarri eta propietateak galtzea eragingo luke eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
El ciclista vasco atropellado en Alicante murió tras caer varios metros al vacío
Alejandro Hernández y Miguel Villameriel
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.