Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Ekimenean parte hartzeko kartelaren irudia.

EHUko Arkitektura ikasleek Atxuri auzoarentzako geltoki bat proiektatu eta imajinatu dute

Arkitektura Eskolak gure geltokia aukeratu du gune publikoak antolatzeko eta diseinatzeko ikerketa proiektu gisa

Lokomotorrak Atxuri elkartea

Astelehena, 30 martxoa 2020, 21:38

Comenta

Atxuriko geltokiaren orainak eta etorkizunak interesa pizten jarraitzen dute. Azken urteotan auzoan egin den partaidetza eta komunitate prozesu zabalak eta haren memorian jaso diren geltokirako espazioen eta erabileren beharren proposamenek EHUko Arkitektura Eskolaren interesa piztu dute, eta gure auzoa eta geltokia espazio publikoak antolatzeko eta diseinatzeko ikerketa-proiektu gisa aukeratzera eraman ditu.

Espazioa auzoari eta pertsonei zerbitzua emango dien ekipamendu bihurtzeko aukera paregabea erronka sozial eta arkitektoniko gisa aurkezten da. Lokomotorak Elkartearen laguntzarekin, EHUko Arkitektura Eskolako bosgarren mailako ikasleak lanean ari dira 'espazio libreen eta hiri-ekipamenduen antolamendua' ikasgaiaren barruan. Lokomotorak-ek eraikinaren ahalmen sozialaren eta espazialaren berri emateko egindako parte-hartze prozesua aurkeztu zien, eta ez diote ihes egiten utzi auzora irekitako geltoki bat proiektatzeko eta irudikatzeko aukerari. Orain arte egindako prozesu parte hartzailearen ondorioak oinarritzat hartuta, prozesu parte hartzailearen memorian jasotako informazioa osatu nahi dute Atxurin bizi garen edo lan egiten dugun pertsona guztien eta inguruko auzoen edo proiektu ilusionagarri honetan sinesten dugunon ekarpenekin.

Gauden konfinamendu egoera dela eta, ezinezkoa izan da dinamika hori zuzenean egitea, baina ezohiko egoera hori amaitu bezain laster, ikasleekin batera topaketa bat egingo dugu auzoan, eta horren berri emango dizuegu. Lokomotoraketik haien mezua helarazten dizuegu eta zuen etxeetatik parte hartzera animatzen zaituztegu prestatu duten galdetegia betez eta bidaliz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EHUko Arkitektura ikasleek Atxuri auzoarentzako geltoki bat proiektatu eta imajinatu dute

EHUko Arkitektura ikasleek Atxuri auzoarentzako geltoki bat proiektatu eta imajinatu dute