Borrar
Aboiz jatetxea, Garain kokatuta dagoena. Maika Salguero

Egun gutxitan agortu dira Garaik jatetxeen egoera arintzeko bideratutako bonuak

Turismoa erakarri eta krisiak tokiko negozioei eragindako kalteak pairatzeko hartu diren neurrien artean tasen murrizketa batzen da ere

Nahikari Cayado

Ostirala, 17 uztaila 2020, 00:02

Comenta

Garaiko Udalak Covid-19ak udalerriko ostatu zein Landaetxean eragin izan dituen kalte ekonomikoak pairatzeko asmoz hiru neurri ezberdin hartu ditu. Horietako bat 'Garai biziarazi bonuak' deritzon programa da, bisitarien hurreratzea sustatzeko sortua. Bi motatako deskontu bonuak dira eta herriko jatetxeetara zein bertako Landaetxera bisitan datozenentzat dira aproposak. Lehenengo horiek baina, jatetxeei zuzendurikoak, egun gutxira agortu dira. Horretaz gain, izurriteak eragindako itxialdian negozioa zarratuta izan dutenen zergak arinduko ditu Udalak. Halaber, 500 euroko zuzeneko laguntza bana emango zaiela ere aurreratu dute bertatik.

Herritarrek ondo erantzun diote beraz deskontu bonuei. 25 euro erosita, Garaiko jatetxeetan 45 euroko kontsumoa egin ahal izango dute. Udalaren arabera, 6.750 euro mobilizatu dira dagoeneko, eta aurreikusten dutenez, gehiago mobilizatuko dira aurrerantzean.

Orain, baina, Garaiko landetxea bultzatzeko deskontu-bonuetan ipiniko du arreta udaletxeak. 35 euroko diru ekarpena eginez gero, 65 euroko txartela eskuratuko dute interesdunek. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi bonu eskuratu ahalko ditu. Programa horren bidez, 4.550 euroko zenbatekoa mobilizatu nahi dela diote Udaletik. Bonuak udaletxean egongo dira eskuragarri, agortu bitartean, eta 2020ko abenduaren 31ra arte baliatu ahalko dira.

Ildo beretik jarraituz, eta izurriteak eragindako kalteak arintzeko asmoz, Garaiko Udalak 'Ostalaritza eta landetxea suspertu' izeneko programa jarri du martxan. Ekimen horren bidez, udalak 500 euroko zuzeneko laguntza bana emango die herriko hiru jatetxeei eta Landetxeari. Nolanahi ere, dirulaguntza hori bateragarria izango da beste herri-erakunde batzuek emandako edo ematen dituzten laguntzekin. Hala, egitasmo horretarako, 2.000 euro bideratu dira.

Hirugarrenik eta azkenik, herriko negozioak zarratuta egotera behartuta egon direnei doazkion zenbait zergak arindu edo murriztuko ditu udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Egun gutxitan agortu dira Garaik jatetxeen egoera arintzeko bideratutako bonuak

Egun gutxitan agortu dira Garaik jatetxeen egoera arintzeko bideratutako bonuak