Borrar
Film baten proiekzioa. Fotolia

Donostiako Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko irabazleak online jakinaraziko dituzte

Aurkeztu zituzten 205 filmetatik 6 hautatu zituzten finalerako

Paul Picado

Osteguna, 2 apirila 2020, 00:08

Comenta

Koronabirusa dela eta, egoera berrietara egokitu behar izan dugu, eta birusak eragindako ondorioen artean dago martxoaren 26 eta 27an izango zen Donostiako Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saila online egitea. Horrenbestez, aurtengo 37. edizioaren irabazlea sarean jakinaraziko dute. Guztira, hamazortzi herrialdetako 205 filma aurkeztu ziren, eta horietatik, sei hautatu zituzten finalerako.

Zinema Eraikitzen saila Donostiako Zinemaldiak eta Tolouseko Cinélatino Rencontres zinema jaialdiak antolatzen dute, eta helburua Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babestea, eta, horrela, amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzea da.

Bai Donostiako zein Okzitaniako Tolosako zinema-jaialdiek hautaketa-batzorde bat osatu zuten, eta film guztien artean hauek aukeratu zituzten finalerako: '50 o dos ballenas se encuentran en la playa' (Jorge Cuchi, Mexiko),'Desasosiego / Restless' (Paz Fabregas, Costa Rica-Mexiko), 'El otro Tom' (Rodrigo Plá, Mexiko), 'Karnawal' (Juan Pablo Félix, Argentina-Brasil-Mexiko-Txile-Bolivia), 'La chica nueva' (Micaela Gonzalo, Argentina-Brasil) eta 'Memory House' (João Paulo Miranda, Brasil-Frantzia).

Jorge Cuchiren filma balea urdinaren joko arriskutsuaren ingurukoa da. Paz Fabregasen filmean, abortatu nahi duen 22 urteko neska bati buruzko istorioa kontatzen da. Rodrigo Plák ezkongabea den eta bizitzeko gizarte-zerbitzuen laguntza behar duen emakume baten bizimodua erakusten du bere filmean. Juan Pablo Félixen filmean dantza-lehiaketa batean parte hartzeko izena ematen duen dantzari gazte bat agertzen da. Ustekabean bere aita etortzen da bisita egitera, baina lapurra da eta arriskuan jarriko du dantzari gaztearen parte hartzea.

Micaela Gonzaloren filmean, 22 urteko gazte bat lagunik gabe geratzen da eta Brasilera doa ia ezagutzen ez duen anaiordearen bila. Azkenik, João Paulorenean, Cristovam brasildarrak antzinako austriar kolonia batean lan egiten du, baina kultura eta etnia desberdintasunak direla eta bakarrik sentitzen da, abandonatuta dagoen etxe bat aurkitzen duen arte. Han bizitzera joaten da, eta barruan bere jaiolekua gogora ekartzen dioten objektuak agertzen joango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Donostiako Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko irabazleak online jakinaraziko dituzte

Donostiako Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko irabazleak online jakinaraziko dituzte