Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Getxo Jazz
Claudio Jr de Sosa 4Et musika taldeak Getxoko Jazzaldiaren Banda Lehiaketa irabazi du

Claudio Jr de Sosa 4Et musika taldeak Getxoko Jazzaldiaren Banda Lehiaketa irabazi du

Szymon Klekowicki Sextet taldeak jaso du bigarren saria eta Xavi Torres pianista aitortu dute bakarlari onena

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 9 de julio 2019, 21:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Claudio Jr de Sosa 4Et musika taldeak Getxoko Jazzaldiaren Banda Lehiaketa irabazi du. Szymon Klekowicki Sextet taldeak jaso du bigarren saria eta Xavi Torres pianista aitortu dute bakarlari onena. Irabazleek 4.300 euroko diru-laguntza irabazteaz gaindi, CD bat grabatzeko parada eta B- Jazz (Belgika) eta Eivissako Jazzaldietan esku hartzeko aukera izango dute. Bigarren sailkatuak 1.800 euroko saria jasoko du eta bakarlari onenak 900 euroko garaikurra jasoko du.

Claudio Jr De Rosa saxofonista, baxu klarinetista, moldatzaile eta konpositore italiarra da. 2017. urtean «Artista emergente italiarren» Top 10 zerrendan agertu izan zen. Era berean, nazioarte mailako zenbait lehiaketaren irabazlea ere bada: 2016ko Asiako Saxofoi Kongresua, Taiwan 1, Chicco Bettinardi 2016 Saria edota Louis van Dijck Jazz Saria 2016 esaterako.

Cum Laude graduatua da Saxofoi Klasiko eta Garaikidean Salerno eta Erromako 21 kontserbatorioetan. 2007az geroztik, Italia, Frantzia, Ingalaterra, Belgika, Herbehereak, Taiwan, Espainia eta Polonia, edota Kanadan egonaldiak egin izan ditu.

2016an osatu zuen bere taldea, Mauro Cottone kontrabaxu jotzailearekin, Augustas Baronas bateria jotzailearen eta Xavi Torres pianistarekin batera. 2017an plazaratu zuten lehen lana, «Groovin´ Up!» izenarekin, eta geroztik Europako hainbat jaialditan aritu dira: CJDR Jazz 4et North Sea Jazz Jaialdian, Umbria Jazz (Artist Residence), Lantaren Venster, Veneto Jazz, Getxo International Jazz jaialdietan esaterako.

Szymon Klekowicki musikari eta konpositore poloniarraren taldeak irabazi du bigarren saria. 21 urteko gazteak Katowiceko (Polonia) Musika Akademiako Jazz eta Scenic Musik saileko graduatua da. Jazzean erreferente diren Jason Moran, Nasheet Waits eta Jamie Cullumekin jardun du, eta hainbat jazz jaialditan ere ibilitakoa da. 2018. urtean sortu zuen taldea eta aurten «A Day in the Bus» bere lehen lana kaleratu dute.

Musika banda honako seikote honek osatzen du: Szymon Klekowicki (tronboia, eta tuba), Jakub Lepa (saxofoi altua), Marcin Dabrowski (saxofoi tenorra), Adam Jarzmik (pianoa), Tymon Trabczyinski (kontrabaxua) eta Piotr Budniak (bateria). Gainera, bere taldeaz gaindi, Parnas Brass Band sextetean ere jotzen du.

Azkenik, Marc Martin Trio hirukote katalanak irabazi du publikoaren garaikurra. Talde honen abeslari eta talde burua izan da musikaririk onena zaleen iritziz. Pianista katalana Sant Andres Jazz Banden eman zituen bere lehen urratsak. Monty Alexander, Oscar Peterson y Ahmad Jamal jazz maisuen influentzia dago bere soinu hotsetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios