Busturialdeko 'LauBuru' taldea izan da Taldekoaren irabazlea
Arrigorriaga bertsoz bete zen larunbat osoan, izan ere, eguerdi ostean hasitako Taldekakoaz gain, Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak ere jokatu ziren
Jan Echevarría
Igandea, 26 maiatza 2024, 10:25
Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketaren finala ospatu zen larunbat arratsaldean Arrigorriagan eta Busturialdeko 'LauBuru' taldea izan da edizio honetako irabazlea. Zehazki, hiru finalaurreko jokatu ziren udalerri bizkaitarrean, eta saio bakoitzeko talde irabazlea sailkatu zen gaueko finalera. Bertan, Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeek jokatu zuten, eta, esan bezala, bigarrena izan zen puntu gehien batu zituena, edizio honetako irabazlean bihurtuz.
Arrigorriaga bertsoz bete zen larunbat osoan, izan ere, eguerdi ostean hasitako Taldekakoaz gain, Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak ere jokatu ziren. Busturialdeko LauBuru taldea Elizondo jatetxean egindako finalean nagusitu zen, martxoan hasitako 4. edizioaren garaile bilakatuz. Zehazki, hamasei taldek parte hartu dute giro informalean jokatzen den sariketa honetan.
Lehenengo finalaurrekoa eskolan bertan izan zen, Pirata bertso taldea, Troiako zaldia eta Zapatilapeko txikliek taldeen artean. Lehia estua izan bazen ere, Zapatilapeko txikleek lortu zuten finalerako txartela. Bigarren finalaurrekoan, bestalde, Zornotzako Bertso Oskola, herriko Estropozu taldea eta busturialdeko LauBuru taldeak aritu ziren. Azken honek lortu zuen finalera sailkatzea.
Eta azkenengo kanporaketan, Mungialdeko Taket taldea, Durangaldeko Durangalduek taldea eta Enkarterri, Ezkerraldea eta Meatzaldeko bertsolariak batzen dituen Far West taldea aritu ziren. Kasu honetan mungialdekoek lortu zuten sailkapena.
Esan bezala, finala Elizondo jatetxean jokatu zen, Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeen artean. Finaleko gai-jartzaileak Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal izan ziren.