Iraitz Arantzamendi, Eider Galarraga eta Josune Bañales antolatzaileak, asteazken honetan, Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean. Jordi Alemany

Bost kilometro eta lau gune, Ondarroako Ibilaldian

Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako jaialdiak norbere gustuaren arabera gunerik gune ibiltzeko aukera emango du 5 kilometrotan zehar. Horretarako Zubixe, Mazixe, Herrixe eta Talaxe guneak izango ditu

Miércoles, 10 de mayo 2023

Ibilaldiaren 41. edizioa hasteko egun gutxi batzuk baino ez dira falta. Aurten Ondarroako Zubi Zahar Herri ikastolak antolatu du 'Xe' lelopean (udalerrian ez baita Ibilaldia esaten, Ibilaldixe baizik), eta asteazken honetan antolatzaileek maiatzaren 21ean (igandea) ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaiaren nondik norakoak eman dituzte ezagutzera Bilboko Kafe Antzokian.

Publicidad

Josune Bañales, Ibilaldia Elkarteko lehendakaria, eta Eider Galarraga eta Iraitz Arantzamendi, Zubi Zahar ikastolako lehendakari eta lehendakariordea, izan dira egitaraua azaltzearen arduradunak. Berritasun gisa, jakinarazi dute ibilbideak 5 kilometro izango dituela eta lau gunetan egongo dela banatuta, hala nola, Zubixe, Mazixe, Herrixe eta Talaxen.

Euren hitzetan, Zubi Zahar Herri Ikastolan bertan egongo den Zubixe lehenengo gune horretan inaugurazio ekitaldia izango da goizeko hamarretan. Halaber, zirku, 'Go!azen' eta haurrentzako ikuskizunak, eta erromeria, herri bazkaria eta BBK klima tailerra izango dira, besteak beste.

Anexu zonan egongo den Mazixe bigarren gunean, bestalde, jai giroa izango da nagusi. Hala, bertaratzen direnek Bad Sound eta Dupla kontzertuez gozatzeko aukera izango dute, Herrixe hirugarren gunean bertso emanaldiak, shibari tailerrak eta beste erromeria bat eskainiko diren bitartean. Azkenik, Talaxe laugarren gunean, Kaiku antzezlanaz, sukaldaritza tailerraz, bizikleta ginkanaz, Dj Bull eta DJ Elepuntoren emanaldiez eta Anje Duhalde kantautorearen kontzertuez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Beraz, antolatzaileek argi utzi dute eskaintza zabala egongo dela ikastolen festan: 26 ekimen antolatu dituzte, horietatik 18 guneetan, beste zortziak ibiltariak izango direlarik. «Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dugu eta gune guztietan denentzako moduko edukiak tartekatu ditugu», esan dute.

Publicidad

Ibilaldiaren aurtengo ibilbidea.

Garraio publikoa eta aparkalekuak

Kafe Antzokiko ekitaldian Josune Bañalesek gogorarazi zuenez, aurtengo Ibilaldia «euskal kulturaren erakustokia izango da beste behin ere, non ikastolako ikasle, famila eta irakasleen laguntza izango dugun». Eguraldi ona lagun izatea espero izan du, baina, nolanahi ere, Ondarroan ospatuko den hirugarren edizio hau -aurretik, 1993an eta 2011n egin zuten- «festa handia» izango dela bermatu du.

Ildo horretan, eta Euskal Herriko leku askotako lagun asko espero direla kontuan hartuta, Eider Galarragak garraio publikoaren erabilera gomendatu nahi izan du. «Euskotrenek eta Bizkaibusek zerbitzu berezia jarriko dute, izan ere, Euskotrenek Trañara zerbitzua emango du, eta handik, ordu erditik behin autobusak irtengo du Ondarroara, 09:50etik 13.30era; eta Ondarroatik Trañara, 17.10etik 20.50era. Gainera, autoz hurbildu behar dutenentzat lau aparkaleku egokituko dira: bi bizkaitik datozenentzat, Gardotxa industrialdean eta Cikautxo kooperatiban, eta beste bi Gipuzkoatik datozenentzat, Saturraran hondartzan eta Mijoa industrialdean. Gero hortik transbordadore zerbitzua egongo da», eta ostiraletik aurrera, Saturraranen autokarabanentzako lekua egokituko da.

Publicidad

Ibilaldiaren helburuak:

  • - Euskara eta euskal kultura ardatz dituen ikastola herrira zabaltzea.

  • - Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.

  • - Gure hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea.

  • - Ikasleei auzolanaren garrantzia erakustea guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu izanik.

  • - Arkitektura pedagogia berrietara egokitzeko baliabide ekonomikoak lortzea.

Kontsumoari dagokionez, bestalde, berrikuntzak izango direla iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, «aurten, estreinakoz, datafono zerbitzua kontsumo puntu guztietan egongo da, Ibilaldira datozenen esperientzia erosoagoa izan dadin». Hori esanda, zirkuitua eta guneak garbi mantentzea denon erronka izango dela nabarmendu dute, baita eraso sexistak ez direla onartuko ere. «Errespetuarekin jokatuta, denok daukagu lekua Ondarroako kaleetan, baina bestela, ez», amaitu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad