Biztanleko 10 kilogramo komun-zapi higieniko inguru biltzen dira urtean
'Ez elikatu estoldetako munstroa' kanpaina jarri dute martxan 230 milioi euro inguruko gastu ekonomikoak dakartzan arazo hau konpontzeko
NAHIKARI CAYADO
Astelehena, 18 azaroa 2019, 21:46
Geroz eta ohikoagoak dira gizartean egiten diren sentsibilizazio kanpainak. Ingurugiroa zaindu behar dela, baita gure itxaso eta ozeanoak ere… baina zer gertatzen da komunekin? Nahiz eta geroz eta pertsona gutxiago izan, oraindik ere askok eta askok zaborrontzi bezala erabiltzen dituzte etxe edo tabernetako komunak.
Horren isla dira aurten adituek jaso dituzten datuak. Haien arabera, hain zuzen, 300.000 biztanle inguruko hiri batean, hiritar eta urte bakoitzeko mota horretako hondakinen hamar kilogramo inguru biltzen dira estolderiaren sareetan, ponpaketa-ekipoetan edo araztegietan buxadurak sortzen dituzten hondakinetan.
Gutxik jakingo dute, baina gaur, azaroaren 19an, komunaren eguna ospatzen da mundu osoan. arrazoia, herritarrek honen erabilera egokiaren beharraz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. Horretarako hain zuzen, Espainiako Ur Hornidura eta Saneamenduko Elkarteak (AEAS) euskaldunak 'Ez elikatu estoldetako munstroa' kanpaina jarri du martxan, eta URAk, Ur agentzia euskaldunak, bat egin du helarazten den mezuarekin.
Komuna gaizki erabiltzeak ere gastu ekonomikoak dakartza. Kalkuluen arabera adibidez, lau eta sei euro arteko gainkostua eragiten du pertsona bakoitzeko saneamenduaren kudeaketan eta mantentze-lanetan, hau da, urtean 230 milioi euro inguruko gastu gehigarria suposatzen duela.
Izan ere, kontuan hartu beharrekoa da komunek ez dutela dena xurgatzen. Pixa, gorozkiak eta komuneko papera baino ez du xurgatu behar. Horrek esplizituki baztertzen du zapitxo hezeak botatzea, etxeetan eta zorrotenetan buxadurak sor ditzaketelako, beste hainbat gaitzen artean. Era berean, komunaren erabilera zuzenak kanpoan uzten ditu olioak, etxean egiten diren lanen hondarrak, konpresak, preserbatiboak edota enbalajeak.