https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko bertso txapelketako azken faserako prest dute parte hartzaile zerrenda

Bizkaiko bertso txapelketako azken faserako prest dute parte hartzaile zerrenda

Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetarako zerrenda. Berrizen, Igorren eta Lekeition izango dira

AMALIA IBARGUTXI

Aurreko asteburuan Berriatuan erabaki zen Bizkaiko Bertso Finaleko azken partaidea, azken kanporaketan sailkatu eta gero. Asier Alcedo Cano, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Itxaso Paia Ruiz, Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua', Josune Aramendi Perez eta Oihana Bartra Arenas lehiatu ziren, eta azken hori, Bartra, gailendu zitzaien gainerakoei. Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetarako zerrenda.

Hiru finalaurrekoetan kantatuko duten lagunen zerrendak hiru data eta plaza desberdinetan banatu dituzte. Lehenengo, azaroaren 18an, Berrizko herriko pilotalekuan, 17:00etan, ariko dira Aitor Bizkarra Ruiz, Imanol Uria Albizuri, Julen Erezuma Arzanegi, Miren Amuriza Plaza, Unai Mendiburu Valor eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Gero, azaroaren 25ean, Igorreko udal kiroldegian izango dira, 17:00etan: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', Malen Amenabar Larrañaga, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi.

Azkenik, abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan, Ander Elortegi Garatea, Arrate Illaro Etxebarria, Etxahun Lekue Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Jone Uria Albizuri eta Txaber Altube Sarrionandiari egokituko zaie lehiatzea.

Finalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude, baina saioen egunetan bertan ere erosi ahal izango dira txarteldegietan, 16:00etatik aurrera. Abenduaren 15ean Miribillako Bilbao Arenan jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala.

Erabakita dago, baita ere, Arabako Txapelketan parte hartuko duen 18kotea. Zuzenean sailkatutako iazko finalista taldea Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopezel osatzen dute. Kanporaketetan sailkatutakoak, bestalde, Andere Arriolabengoa, Irati Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Ainhoa Comas, Beñat Garaio, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Unai Anda, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Manu Bendala dira. Otsailaren 2an hasiko dute txapelketa, eta finala martxoaren 30ean egingo dute.

Bestalde, azaroaren amaieran, behin Gipuzkoa Bertsotan fasea amaituta zehaztuko da zein bertsolarik hartuko duten parte 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos