Borrar
Gazteak kontzientziatzea funtsezkoa da birziklatzeko orduan. MIREYA LÓPEZ

Bizkaiko Aldundiak milioi bat euro inbertituko du bosgarren edukiontzian

EKOLOGIA ·

Zatiki organikoen gaikako bilketa hazi egin zen iaz eta 10.729 tona bildu ziren

ZUREKIN

Igandea, 29 abendua 2019, 22:15

Comenta

Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euroko inbertsioa egingo du lurraldean bosgarren edukiontzia ezartzeko, hondakinen konpostajea bultzatzeko eta beste prebentzio ekintza batzuk garatzeko. Laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emango dira eta udal eta mankomunitateei zuzenduko zaizkie.

Laguntzen bidez lau jarduketa mota finantzatuko dira: lehenik, edukiontziak, konposta egiteko poltsak, etxeko ontziak eta edukiontzietara sartzeko giltzak erostea; bigarrenik, etxeko eta erkidegoko autokonposta egiteko makinak eta egituratzailea egiteko birringailuak erostea; hirugarrenik, erkidegoko konposta egiteko prozesua kontrolatzeko laguntza teknikoa eta, laugarrenik, sentsibilizazio kanpainak egitea hondakin organikoen gaikako bilketa ezartzeko eta hondakinen prebentzioarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutzeko.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, laguntza teknikoa eta sentsibilizazio kanpainak eta hondakinen arloko prebentzio ekintzak garatzea berriro sartu dira laguntzak arautzen dituen dekretuan, urte batzuetan kopuru ekonomikoa zatiki organikoen bilketa abian jartzeko edo zabaltzeko beharrezkoak diren materialak erosteko erabili ondoren.

Bosgarren edukiontzia ezartzeko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa 60.000 euro izango da 20.000 biztanletik beherako udalen kasuan, eta 100.000 euro 20.000 biztanletik gora dituzten udalen eta mankomunitateen kasuan. Entitate hauek 60 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte eskaerak, laguntzak arautzen dituen dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Bizkaiko Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, Iraunkortasuna eta Ingurune Natura Zaintzeko Saileko erregistroan edo Foru Erakundearen Erregistro Nagusian aurkez dezakete eskaera.

Bizkaiko Aldundiak jakinarazi du zatiki organikoen gaikako bilketa hazi egin zela iaz eta 10.729 tona bildu zirela, hau da, hondakin guztien %1,77ko tasa. Epe ertainerako helburua 25.000 tonara iristea da, hots, hiri hondakin guztien %4, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralak ezarri duen xedea betetzea, hain zuzen. Bizkaian gaur egun 1.922 edukiontzi daude bilketa organikorako, eta kopuru hori handituz doa urtetik urtera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaiko Aldundiak milioi bat euro inbertituko du bosgarren edukiontzian

Bizkaiko Aldundiak milioi bat euro inbertituko du bosgarren edukiontzian