Borrar
Azpeitiko Izarraitz pilotalekutik emango da emanaldia. AZPEITIKO UDALA

Binakako Txapelketako bi partida, Azpeititik zuzenean, ostiralean

GURE TELEBISTA ·

Alberdi-Salaverri vs Egiguren V-Erostarbe eta Bengoetxea VI-Mariezkurrena II vs Altuna III-Galarza

zurekin

Osteguna, 2 urtarrila 2020, 23:07

Comenta

Ostiral honetako 'ETB Kantxa' saioa zuzenean emango da Azpeitiko Izarraitz pilotalekutik. Bertan, Eskuz Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Alberdi-Salaverri vs Egiguren V-Erostarbe (promozio maila) eta Bengoetxea VI-Mariezkurrena II vs Altuna III-Galarza (lehen maila).

Zuzeneko emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu 22:00etatik aurrera.

'Boxeo izarrak'

Iragan abenduaren 14an, Cesar Núñez nafarrak New Yorkeko Madison Square Gardenen Edgar Berlangaren aurka egin zuen borrokaldiarekin abiatuko da aste honetako 'Boxeo izarrak' saioa. Bere aurkariaren zenbakiak ikaragarriak ziren: 12 borrokaldi egin eta denak k.o. bidez irabazita zegoen. Núñezen zenbakiak hauexek: 16 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat.

Bigarren norgehiagoka, kruzero pisuko txapelketa bat da. Alde batetik, Aleksei Papin; bestetik, Ilunga Makabu. Errusiarrak egindako 11 neurketak irabazi ditu. Makabu afrikarrak 25 garaipen eta bi porrot ditu. Nazioarteko txapeldun eta zilarrezko gerrikoaren jabe izan da. 2016an, Munduko txapelketa jokatu zuen Tony Bellew britainiarraren aurka.

Bi borrokaldi hauek izango dira ostiralean 00:35etik aurrera ETB1en ikusgai izango den saioaren ardatz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Binakako Txapelketako bi partida, Azpeititik zuzenean, ostiralean

Binakako Txapelketako bi partida, Azpeititik zuzenean, ostiralean