Borrar

Bilboko autobus turistikoaren bidez egingo da S.I.N.B.A.S ikuskizun ibiltaria

Bost saio egingo dira irailaren 4an ikuskizun ibiltariaz gozatu ahal izateko

ANDER RETOLAZA

Astelehena, 30 abuztua 2021, 20:48

Comenta

S.I.N.B.A.S ikuskizun ibiltaria ospatuko da Bilbon irailaren 4an, non hiriko gune famatuenak aurkeztuko diren Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri aktoreen eskutik. Sarrerak doakoak izango dira eta ibilbidea Bilboko autobus turistikoan egingo da.

Egitasmoa gauzatzeko, Bilboko Udalak dirulaguntza eskaini du proiektua behar bezala egiteko, 'Bilbao Aurrera 2021' planaren parte izango dena, ekintza sozial ezberdin gauzatzeko plana dena, hain zuzen ere. Kultura eta umorea nahastuko duten ibilbidean, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri aktoreek Bilboko txoko eta bazter esanguratsuenak aurkeztuko dituzte. Antolatzaileek 'Bilbainada' gisa definitzen dute S.I.N.B.A.S ikuskizun delakoa, eta 'BILBAO VIEW CITY' autobus turistikoan egingo da zehazki jarduera.

Sarrerak, bestalde, doakoak izango dira, baina web-orrialdearen bitartez erreserbatu beharko dira gonbidapenak eta esertokiak. Izena emateko epea zabalik dago eta, era berean, pertsona bakoitzak lau sarrera erreserbatu ditzake gehienez. Hona hemen sarrerak eskuratzeko esteka.

Irailaren 4an bost saio antolatuko dira egun guztian zehar ikuskizunaz gozatzeko. Horiek goizeko 11.00etan eta 12.15etan egingo dira lehenbizi eta arratsaldeko 17.00etan, 18.15etan eta 19.30etan ostera. '@staffbilbao' da antolatzaileen Instagrameko kontua, eta bertan informazio gehigarria aurkitu daiteke behar izanez gero.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko autobus turistikoaren bidez egingo da S.I.N.B.A.S ikuskizun ibiltaria

Bilboko autobus turistikoaren bidez egingo da S.I.N.B.A.S ikuskizun ibiltaria