Borrar

Bilatzaileak

Larunbata, 4 maiatza 2019, 22:47

Comenta

Xabier Etxaniz Rojoren liburuaren kontrazalean esaten denari kasu eginez gero, 'Denok gara Google' izenburuko idazlan hau eleberria da. Edonola ere, liburu honek erakusten duen egitura kontuan hartuta, baieztapen hori nolabait zehaztu beharko litzateke. Izan ere, idazlana bi zatitan banatuta dago, baina bi zati horiek harreman minimo batek lotzen ditu. Adibidez, lehenengo zatian garrantzi marjinala duen pertsonaia batek protagonistaren papera jokatuko du bigarrenean. Harreman hauek, ordea, ez dute indarrik lotura egituratzailerik sortzeko eta kontiguitate hutsez elkartutako bi narrazio desberdin ematen dute zatiok.

Nobela izan, zein bi narrazio solteren elkarketa izan, liburu honetan topatzen ditugun pertsonaiak zerbaiten bila dabiltza. Lehenengo zatian idazle ospetsu batek hasieran chat eta gero whatsapparen bidez erlazioa eraikitzen du emakume misteriotsu batekin. Harengana hurbiltzeko ahaleginak egiten dituen neurrian, emakume misteriotsua benetan nor den topatzen saiatzen den bitartean, emakumeak itzuri egiten dio. Azken finean, gizonak harrapatzailearena egin nahi duelarik, emakumearen sarean katigatuta geratuko da, harremana era bortitzean amaitzen den arte. Liburuaren lehen atalean erdigunean egon diren pertsonaia hauek bigarrenean desagertu egiten dira gertakarietatik, eta zeharkako aipamenen bidez baizik ez zaizkigu berriro azalduko. Bigarren atal honetan eta argazki horitu batean oinarrituta emakume bat familian isilpean gorde izan den istorio baten atzetik abiatzen da. Gerra Zibilera eta honek izan zituen ondorio latzetara eramango du bilaketa horrek. Lehen esandakoa, argumentuaren aldetik bi zati hauek ez dute erlazio handirik. Bilaketan ari dira pertsonaiak, eta egia aurkitzera heltzen direnean, ez dago oso garbi benetan nahi zutena lortu duten edo egia jakitea madarikazio modukoa ez ote den.

Aparteko komentarioa merezi du idazlan honetako narratzaileak. Honek jakin badaki narratzailea besterik ez dela eta zein izan behar den bere papera, eta askotan kontzientzia horretatik abiatuta ironia erakusten du, mendean dauzkan pertsonaiekin titiritero baten antzera jokatzen duen bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilatzaileak

Bilatzaileak