Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. EITB Media

'Biba 2025' saioak musikarik onena ekarriko digu Gabon zahar gauean

Süne, Gontzal Mendibil, Maren, Gozategi, Idoia, Korrontzi, Bengo, Puro Relajo… izango ditugu entzungai, kanpaien aurretik eta ondoren

Ostirala, 27 abendua 2024, 13:33

Comenta

Urte-aldaketa une garrantzitsua da eta normalean senideekin eta lagunekin gozatzen dugu. Telebista beti egoten da presente egun seinalatu honetan, eta, hainbeste eskaintzaren artean, batzuek joan den urteari agur esatea eta urte berriari ongietorria euskaraz ematea erabakitzen dugu. Bada, aurtengo Urtezahar gauean musikaz beteriko 'Biba 2025' gala erraldoia izango dugu ikusgai ETB1en, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta. Aurreko urteetan bezala, entretenimenduzko show-musikal bikoitza eskainiko digute: kanpaien aurretik (22.45) eta ondoren (00.15). Tarte horretan, Ilaski Serranok eta Julen Telleriak gidatuko dute zuzen-zuzenean 'Kaixo 2025' saio berezia.

Beti bezala, festa handia antolatu dute eta musika emanaldiak izango dira 'Biba 2025' saioaren oinarri nagusia. Gonbidatutako talde eta kantarien zerrenda luzea izango dute bertan: Süne, Gontzal Mendibil, Janus Lester, Xabi Solano eta Kristina Solano, Maren, Idoia, Zilikito Records, Gozategi, Korrontzi, Bengo, Puro Relajo, Sukena eta Albina Stardust, Yogurina Borova, Divina Komedia eta Xarma Leone.

Horrez gain, aurten, nobedade bezala, Oxabi taldea izango dute platoan saioko banda gisa, hainbat abesti jotzeko. «Publikoak ere horiek dantzatu eta kantatuko ditu, noski. Aurten puri-purian egon diren doinu eta taldeak, betiko abesti ezagunak, euskal klasikoak… belaunaldi guztiak batzen dituzten kantak, guztion gozamenerako», diote Euskal Telebistatik.

Ikus-entzuleok hogei musika emanaldi baino gehiago izango ditugu entzungai, eta ez dira faltako, noski, alfonbra gorria eta photocall ikusgarria. Hori dena, esan bezala, 'Biba Zuek!' programako aurpegi ezagunenen eskutik. Beraz, 2024ari agur esan eta urte berriari ongietorria euskaraz eman nahi badiozu, jakin ezazu 'Biba 2025' berezia izango dugula Gabon zahar gauean, 22.45ean eta 00.15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Biba 2025' saioak musikarik onena ekarriko digu Gabon zahar gauean

'Biba 2025' saioak musikarik onena ekarriko digu Gabon zahar gauean