'Besteen ahotsa' kongresua sortu dute hainbat euskal elkartek literatura gutxitua hegemonikoarekin alderatzeko
Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal PEN klubak Quebeceko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da honakoa
Ander Retolaza
Martes, 13 de julio 2021, 21:43
Hizkuntza gutxituen aldeko apustu sutsua. 'Besteen ahotsa' kongresua antolatu dute Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN klubak eta Euskal PEN klubak elkarlanean, 'Saison Québec-Pays Basque' kultur proiektuaren baitan dagoena. 2021eko urriaren 13tik 14ra bitartean modu telematikoan garatuko da egitasmoa eta eleaniztasuna eta literatura izango ditu abiapuntu.
Publicidad
Sortu berria den kongresuak arlo ugari landuko ditu. Alderdi horietatik gehien ikertuko diren arloak hizkuntza gutxituak dituzten ingurune eleaniztunak, literatura frantziar-quebectarra, gutxiengo kulturalen literatura, eta literatura ekoizpena Euskal Herrian, Quebecen eta Ipar Amerikan izango dira. Kongresuak aurkezpenak egingo ditu egunero eta mahai-inguruak izango dira saio bakoitzaren amaieran. Irailean zabalduko da izena emateko epea eta debaldekoa izango da.
Honako aurkezpenenek literatura gutxitua hegemonikoarekin alderatzea dute xede. «Jardunaldi hauen helburua periferiatik edo bazterretik garatutako literaturen ikerketa konparatua sustatzea da, euren herrialdeetan lehentasunezko literatura merkatuak ez dituzten hizkuntzetan sortutako literaturak aztertzeko. Jardunaldiek proposatuko dituzten adituen hitzaldiek sorkuntza literario hauek partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatuko dituzte», adierazi dute antolatzaileek.
Lituraturaren ikuspegi honi jarraiki, jardunaldiek Euskal Herriko eta Quebeceko errealitateak aztertuko dituzte. «Euskal Herriaren kasuan, euskara osasuntsu dago urtero 2.000 liburu baino gehiago argitaratutzen direlako, baina gaztelaniaren eta frantsesaren merkatu handiak euskal idazleen eskura daude, elebidunak baitira. Quebeci dagokionez, tokiko sorkuntza literarioak bidea urratu nahi du bi merkatu handiren artean, frankofonoa eta anglofonoa», esan dute.
Jardunaldi ezberdinak osatzeko asmoarekin, 'Besteen ahotsa' kongresuaren antolakuntzak izena emateko deialdia zabaldu du ikertzaileen eta adituen artean. Abuztuaren 15era bitartean ikertzaile profesionalek aukera dute euren proposamenak bidaltzeko. Deialdiaren inguruko xehetasunak honako webgunean aurki daitezke.
Publicidad
Egunero egingo diren aurkezpenek 15 minutuko iraupena izango dute, ostera 10 minutuko galdera tartea izateko. Parte hartzeko interesa dutenek gehienez 300 hitzeko proposamena bidali behar dute hurrengo helbidera: balvda21@gmail.com.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión